Zuhaitz

Ezki (Tilia cordata) bakarti bat (Linn, Suitza)
Europar laritza (Larix decidua), zuhaitz konifero bat, hostoerorkorra.

Zuhaitza[1] egurrezko landare handi eta bizikorra da. Sustraiak, enbor bat edo gehiago, adarrak eta hostoak ditu. Azalak, larruaren parekoa dena, infekzioen eta onddoen aurka babesten du, eta garatzerako behar dituen ura eta elikagaiak adar eta hostoetara garraiatzen ahalbidetzen dio. Beste landareak baino handiagoak dira eta espezie batzuek (sekuoia gorriek, adibidez) 100 metroko garaiera gaindi dezakete, eta milaka urtez bizi[2]. Zuhaitzak duela 370 milioi urte sortu ziren. Munduan 3 bilioi zuhaitz heldu baino gehiago daudela uste da[3].

Zuhaitz talde txikiek zuhaiztiak osatzen dituzte eta populazio handiek, berriz, baso eta oihanak.

Paisaia naturalaren osagai garrantzitsuak dira: izan ere, higadura prebenitzen dute eta eguraldiaren gorabeheretatik babestutako ekosistema eratzen dute. Oxigenoa sortzeko eta atmosferan karbono dioxidoa murrizteko orduan ere garrantzitsuak dira, baita lurzoruko tenperatura txikitzeko ere. Landa- eta hiri-paisaiaren eta nekazaritzaren elementuak ere badira, bai itxura erakargarria dutelako, bai fruta-arbolen baratzeetan fruituak ekoizten dituztelako. Zuhaitzen zura eraikuntza-materiala da, baita lehen mailako energia-iturria ere. Halaber, eginkizun garrantzitsua dute munduko mitologia askotan. Euskal Herrian, adibidez, Gernikako arbola garrantzi handiko ikurra da oraindik ere.

Hitza

Hainbat hitz dago euskara batuan zuhaitza izendatzeko: zuhaitz[1] bera, arbola[4], zuhamu'[5] eta zuhain[6]. Halere, zuhaitz[1] bera da euskara batuan erabiliena, besteen oso aurretik[7].

Zuhaitz hitzaren etimologia ez da argia, baina badirudi lehen osagaia zur dela[8], eratorrietan hartu ohi duen zu(h)- itxurarekin. Testu antzinakoenetan forma erabilienak badirudi direla zu(h)aitz, zuhatz eta zugatz[8].

Hededaduraz, zuhaitzaren antzeko forma duen egitura, irudia eta abarrei “zuhaitz” esaten zaie. Adibidez, hizkuntzalaritzan, esaldiaren egitura adierazteko egiten den diagrama, esaldiaren osagaiak sintagmen egitura legeen arabera adierazten dituena, “zuhaitz” deitzen da.

Zuhaitz pertsona-izena ere bada, gizonezkoa[9].

Definizioa

Zuhaitzak moztea eta egurra erabiltzea, ekonomiako lehen sektoreko aktibitate garrantzitsua izan da leku askotan, baita Euskal Herrian ere.

Nahiz eta "zuhaitza" eguneroko hizkuntzako hitza izan, ez dago definizio zehatzik zuhaitza zer den adierazteko, ez botanikoki ezta ohiko hizkeran ere.

Adiera zabalenean, zuhaitz bat zurtoin (edo enbor) luze eta gogorreko landare bat da, hosto edota adarrak lurretik hurrun eusten dituena. Ezaugarri nagusia, ordea, garaiera da, nahiz eta altueraren arabera desberdina izan: 3 m[10][11], 5 m[12][13] edo 6 m[14]. Txikiagoei "zuhaixka" deritze. Papaia eta bananondoa bezalako landare belarkara handiak, adiera zabal horretan, zuhaitzak dira.

Adiera hertsian, bigarren mailako hazkuntzaz osatutako zurezko enbor bat duena da zuhaitza, hots, enborra urtero loditzen dela kanporantz haztean, hazkunde-puntatik gorantz egiten duen lehen hazkuntzaz gain. Definizio horren arabera, palmondoak, bananondoak eta papaiak bezalako landare belarkarak ez dira zuhaiztzat hartzen, edozein izanda ere euren garaiera, hazkuntza forma edo zurtoinaren zirkunferentzia. Zentzu zabalxeagoan, zenbait monokotiledoneo zuhaiztzat har daitezke[15]; Josueren jukak, banbuek eta palmondoek bigarren mailako hazkunderik ez duten arren, eta benetako zura ekoizten ez badute ere, "sasi-zura" sor dezakete, lehen mailako hazkundeaz osatutako zelulak lotuz. Dracaena generoko zuhaitz-espezieek, monokotiledoneoak izan arren, bigarren mailako hazkuntza dute enborreko meristemoak eragina, baina ezberdina dena zuhaitz dikotiledoneotan dagoen meristemo lodituarekin[16].

Historia

Palmondoak eta zikadak, Tertziarioan izan zezaketen itxurarekin.

Lehen zuhaitzak, iratze zuhaiztunak, azeri-buztanak eta likofitoak izan ziren, Karboniferoko basoetan hazi zirenak. Lehen-lehenak Wattieza generoa Devoniar Ertainekoak (duela 385 milioi urte) eta Archaeopteris izan zitezkeen. Biak esporen bidez ugaltzen dira, hazien ordez, eta loturatzat hartzen dira iratzeen eta gimnospermoen artean, zeinak Triasikoan eboluzionatu ziren.

Mesozoikoan (duela 245-66 milioi urte) koniferoak ugaritu eta lehorreko habitat nagusietan bizitzeko egokitu. Aro hartan ere bai, ginkgoak, zikadaleak eta beste gimnospermo batzuk agertu ziren. Ondoren, Kretazikoan, loredun landareen zuhaitz formek eboluzionatu egin zuten. Hauek Tertziarioan (duela 66 eta 2 milioi urte bitartean) hasi ziren koniferoak ordezkatzen, basoek mundua estali zutenean. Klima duela 1,5 milioi urte hoztu eta lau glaziazioetatik lehena gertatu zenean, izotzak aurrera egin ahala basoak gibeleratu egin ziren. Glaziarteetan, zuhaitzek izotzak estalitako lurra birkolonizatu zuten, hurrengo izotz aroan berriz baztertuak izateko.

Morfologia

Hiru atal nagusi bereizten dira zuhaitzetan: sustraiak, enborra eta adaburua (batzuetan adarrez osatua izan ordez hostoz soilik osatua dena).

Zuhaitz baten sustraiak lurpean egoten dira eta ura eta elikagaiak xurgatzen dituzte inguruko lurretik. Lurgainean, enborrak garaiera ematen die adarrei eta hostoei eguzki-argia lortzeko borrokan laguntzeko. Zuhaitz batzuetan, abarrak zabaldu egiten dira asko hostoen alderik gehiena eguzkirantz jarri ahal izateko. Bestalde, egon badaude zuhaitz batzuk hemen esandako organo guztiak ez dituztenak, hala nola: palmondo gehienek ez dute adarrik, Ipar Amerikako saguaroak ez du hosto funtzionalik eta iratze-zuhaitzek ez dute zurezko azalik. Hala ere, haien forman eta neurrian oinarriturik, zuhaiztzat hartzen dituzte zientzialariek.

Sustraiak

Sakontzeko, irakurri: «Sustrai»
Amerikar pinu gorri (Pinus resinosa) gaztea, sustraiak agerian dituene higadura dela-eta.

Sustraiek zuhaitza lurrean finkatzen dute, eta ura eta elikagaiak biltzeko balio dute, zuhaitzaren atal guztietara eramateko. Ugaltzeko, babeserako, bizirauteko, energia biltegiratzeko eta beste helburu askotarako ere erabiltzen dira.

Sustrai nagusi bat izan dezakete, edo maila berrean dauden sustrai ugari, bata besteari gainartzen ez zaion itxura adarkatu faszikulatua hartuz. Sustrai asko, onddoen mizelioekin sinbiotikoki elkartzen dira. Onddoek hainbat zuhaitz konekta ditzakete eta elikagaiak eta seinaleak transmititzen dituen sarea osatu.

Aireko sustraiak ez dira oso ohikoak zuhaitzen espezieen artean, baina inguru zingiratsuetan bizi diren espezie batzuetan agertzen dira, adibidez, manglean (Rhizophora).

Enborra

Sakontzeko, irakurri: «Enbor»
Pago (Fagus sylvatica) baten enborra udazkenean.

Enborra adaburuari eusten dion egitura da, zurtoinaren zati zurkara[17]. Kanpoko geruza batez osatuta dago, azala, espeziearen arabera lodiera eta kolore aldakorrekoa, zuhaitzaren ehun bizia babesteko balio duena. Erdigunea, ilunagoa, zurgiharra da, xilemako zur-zelula hilez osatua. Zuraren zatirik gazteena zurgizena da, eta azaletik hurbilen dagoena. Albumenaren eta azalaren artean, enborra hazten ari den zelula geruza bakar bat dago, cambium izenekoa eta bi zatitan banatua: barnealdeak xilema osatuko du (zurgizena eta zurgiharra) eta kanpoaldeak barneko azala (floema).

Azalaren ezaugarriak lagungarri dira zuhaitz-espezieak identifikatzeko. Adibidez, pago arruntak (Fagus sylvatica) grisa eta leuna du; pinazi-pinuak (Pinus pinea) kolore arre grisa edo arre gorrixka du, lerro ilunak eta ezkatak bezalako xafla handiak eratzen dituena; eta zumar hostotxikiak (Ulmus minor), kolore arre grisa du, pitzadurez zatitua, horizontalak zein zeharkakoak.

Enbor bat zeharka mozten denean (edo motzondoan), zirkulu zentrokide batzuk ikus daitezke: eraztunak. Hauen kopuruak zuhaitzaren adina adierazten du, urtero eraztun bat eratzen baita. Eraztun hauek zabalak edo estuak izan daitezke, zenbait faktoreren arabera: estuek, urte zailak erakusten dituzte, garai hotz edo lehorrak kasu; zabalek, ordea, ingurumen-faktoreek hazkundean eragin kaltegarririk izan ez dutela. Eremu epeletako zuhaitzetan errazagoa da eraztun bakoitza bereiztea, klima tropikaletako egoera konstanteetan ez baita urteko eraztunik sortzen[18]. Dendrokronologiak aztertzen ditu zuhaitzen enborraren ebakiduran agertzen diren eraztunak[19].

Adaburua

Sakontzeko, irakurri: «Adaburu»
Haritz baten (Quercus robur) ernamuinak (begiak), hostoak, loreak eta fruituak.

Adaburua enbor gainean dagoen adar eta hostoen multzoa da. Zuhaitzen ezaugarri garrantzitsuenetakoa da, hauen itxura orokorra definitzen baitu.

Adarrak lurretik urrun sortzen dira, enbor tarte libre bat utziz. Adaburuak forma ezberdinak hartzen ditu espezieen arabera, bost mota bereiziz: luzekara eta bertikala, biribila edo esferikoa, aterki itxurakoa edo horizontala, konikoa eta irregularra. Adarrak enborretik ateratzen dira, adar txikiagoetan banatuz, eta hauetan ernamuinak eta hostoak daude. Ernamuinetik lore bat, adar bat edo hostoak erna daitezke. Adaxken muturrean geratzen direnak puntako begiak deitzen zaie. Banesteko, ezkataz edo katafiloz estalita egoten dira.

Hostoen bidez, zuhaitzak fotosintesia egiten du eta, horretarako, elikatu egin behar da. Sustraiek ura xurgatzen dute lutte tik, bertan disolbatutako mineralekin. Enborretik gora igotzen dira hostoetaraino. Bertan, anhidrido karbonikotik datorren karbonoarekin erreakzionatzen dute eta azukreak sortzen dituzte. Gero, azukrea zelulosa bihurtzen da, zuraren osagai nagusia. Orri zabalak dituzten hostoek gainalde eta atzealde bana dute, non estomak dauden (anhidrido karbonikoa sartzen den irekidura txikiak) eta hortik, ur soberakina eta oxigenoa irteten da.

Sailkapena

Landareen sailkapen zientifikoan zuhaitzek ez dute klase berezi bat osatzen; gehienak angiospermoak dira, baina badira pteridofitoak eta gimnospermoak ere.

Sailkapen orokor baten arabera, zuhaitzak bi multzo nagusitan banatu ditzakegu:

Europan, esate baterako, 454 zuhaitz espezie daude ondo katalogatuta, horietatik %42 desagertzeko mehatxupean[20].

Fruitu arbolak

Sakontzeko, irakurri: «Fruitu arbola»

Kultura

Sarritan, balio garrantzitsua izaten dute zuhaitzek mitologia eta erlijioetan. Honen adibide batzuk dira, Yggdrasil mitologia nordikoan, Gabonetako zuhaitza mitologia germanikotik hartua, Jakinduria-zuhaitza judaismo eta kristautasunean, eta Argitasunaren zuhaitza budismoan.

Euskal Herriko kulturan, esate baterako Gernikako Arbola itzal handiko sinboloa da aspaldidanik.

Landaketa

Zuhaitz aldaketa edo zuhaitz landatzea arbola lekuz aldatzeko egiten den eragiketa da. Horretarako sasoirik onena, hostoak galtzen duten zuhaitzen kasuan, udazkenaren bigarren erdia eta neguaren lehen erdia da, azarotik otsailera, eta hostoei eusten dieten zuhaitzen kasuan, aldiz, negua amaitu eta udaberrian sartzean[21].

Txertaketa

Gehiago jakiteko, irakurri: «Txertaketa (botanika)»

Txertaketa edo mentaketa nekazaritzako teknika bat da, non landare baten zati bat beste landare batean ezartzean den, zati biak elkarrekin hazteko eta eta hortik aterako den landarean sorburu diren bi landareen ezaugarriak nahasteko.

Esaerak

Itzalik gabeko arbolarik ez[22].
«

Arbola onak, itzal ona.

»
«

Arbola apalean aise (eg)iten da egurre.

»
«

Adar iharrik [edo igarrik] gabeko arbolarik ez.

»
«

Arbola fruituetatik ezaguketan da.

»
«

Arbola txarrak, fruitu onik ez.

»
«

Zuhaitza zaharrago, zuzentzen zailago.

»


Ikus Gotzon Garate. Atsotitzak. [22]

Erreferentziak

  1. a b c «Zuhaitz». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-06-21.)
  2. (Ingelesez) Gymnosperm Database: Sequoia sempervirens.
    Aipua: «Hyperion, Redwood National Park, CA, 115.55 m»
    .
  3. (Ingelesez) Crowther, T. W.. (2015-9-2). Mapping tree density at a global scale. advance online publication Nature, 201 or.  doi:10.1038/nature14967. ISSN 1476-4687. Bibcode: 2015Natur.525..201C..
  4. «Arbola». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-6-21.)
  5. «Zuhamu». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-6-21.)
  6. «Zuhain». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-6-30.)
  7. Egungo Testuen Corpusa (noiz kontsultatua: 2021-06-30)
  8. a b Joseba Lakarra - Julen Manterola - Iñaki Segurola. (2019). Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200). Euskaltzaindia ISBN 978-84-946477-8-9..
  9. Zuhaitz Euskaltzaindiaren pertsona-izenen zerrendan, onomastika batzordea (kontsulta: 2021-6-30)
  10. (Gaztelaniaz)Enciclopedia de Ciencias Naturales, ed. Bruguera.
  11. (Ingelesez) Rushforth, K.. Trees of Britain and Europe. Collins ISBN 0-00-220013-9..
  12. Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia, 25-33 or. ISBN 9788445730515..
  13. (Gaztelaniaz)Gran Guía de la Naturaleza. Árboles.
  14. (Ingelesez) Mitchell, A. F.. (1974). A Field Guide to the Trees of Britain and Northern Europe. Collins ISBN 0-00-212035-6..
  15. (Ingelesez) Lund H. Gyde. (1999). «A forest by any other name …» Environmental Science & Policy: 125–133.  doi:10.1016/s1462-9011(98)00046-x..
  16. (Ingelesez) Jura-Morawiec, Joanna. (2015). «Formation of amphivasal vascular bundles in Dracaena draco stem in relation to rate of cambial activity» Trees 29: 1493–1499.  doi:10.1007/s00468-015-1230-3. ISSN 0931-1890..
  17. «Enbor». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-07-02.)
  18. Enbor tropikalen arima, Elhuyar aldizkaria, 2006/11/01
  19. Eraztunen sekretuak, Argia aldizkaria, 2002ko otsailaren 24a
  20. Lartzanguren, Edu. «Arbolkalipsia orain» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-18).
  21. «Landaketa sasoia» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-11-25).
  22. a b «Gotzon Garate - Atsotitzak - Online Kontsulta zerbitzua» ametza.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-18).
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik hartu da. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q10884
  • Commonscat Multimedia: Trees / Q10884
  • Wikiquote Aipu famatuak: Zuhaitza

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX4576358
  • BNF: 11934786x (data)
  • GND: 4004845-7
  • LCCN: sh85137241
  • NDL: 00575101
  • NKC: ph116301
  • NARA: 10644616
  • AAT: 300132410
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D014197
  • Wd Datuak: Q10884
  • Commonscat Multimedia: Trees / Q10884
  • Wikiquote Aipu famatuak: Zuhaitza
  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko zuhaitzak (autoktonoak)
Pinazeoak :
Larizio pinua (Pinus nigra)

Itsas pinua (Pinus pinaster)Intsinis pinua (Pinus radiata) • Pinazi-pinua (Pinus pinea) • Pinu gorria (Pinus sylvestris)Mendi-pinua (Pinus uncinata)Alepo pinua (Pinus halepensis)Izei gorria (Picea abies) • Izei zuria (Abies alba)Nordmann izeia edo Kaukasoko izeia (Abies nordmanniana) • Himalaiako zedroa (Cedrus deodara) • Atlasko zedroa (Cedrus atlantica) • Europar laritza edo Alertzea (Larix decidula)
Kupresazeoak :
Altzifre arrunta edo Nekosta arrunta (Cupressus sempervirens) • Monterreyko nekosta (Cupressus macrocarpa) • Lawson altzifrea edo Lawson nekosta (Chamaecyparis lawsoniana) • Ipar-ipurua edo Ipar-orrea (Juniperus communis)Hego-ipurua edo Hego-orrea (Juniperus oxycedrus)Intsentsu-sabina edo Intzentsu-miterra (Juniperus thurifera)Mendebaldeko tuia (Thuja occidentalis)
Fagazeoak :
Haritz kanduduna (Quercus robur)Haritz kandugabea (Quercus petraea)Zingira-haritza (Quercus palustris) • Artea (Quercus ilex)Artelatza (Quercus suber)Erkametza (Quercus faginea)Ametza (Quercus pyrenaica)Ametz ilaunduna edo Haritz ilaunduna (Quercus pubescens)Pago arrunta (Fagus sylvatica)Gaztainondoa (Castanea sativa)
Juglandazeoak :
Intxaurrondo arrunta (Juglans regia)
Oleazeoak :
Lizar arrunta (Fraxinus excelsior)Lizar hostotxikia (Fraxinus angustifolia)Olibondoa (Olea europaea)Gartxu hostozabala (Phillyrea latifolia) • Gartxu hostoestua (Phillyrea angustifolia) • Beltxale japoniarra edo Arbustu japoniarra (Ligustrum japonicum) • Arbustu japoniarra Aureum (Ligustrum ovalifolium)
Ulmazeoak :
Zumar hostozabala (Ulmus glabra)Zumar hostotxikia (Ulmus minor)
Taxazeoak :
Hagin arrunta (Taxus baccata)
Morazeoak :
Pikondoa (Ficus carica)
Betulazeoak :
Urki zuria edo Urki iletsua (Betula pubescens)Urki dilindaria edo Urki zilarkara (Betula pendula)Hurritza edo Hurrondoa (Corylus avellana)Haltz beltza (Alnus glutinosa)Xarma arrunta (Carpinus betulus)
Salikazeoak :
Makal beltza (Populus nigra)Italiako makala (Populus nigra italica) • Lertxuna (Populus tremula)Zurzuria edo Zumartxuria (Populus alba)Zume negartia (Salix babylonica) • Ahuntz-sahatsa edo Sahats hosto-beltza (Salix caprea) • Zume zuria (Salix alba) • Zume adar-bihurria edo Txinako sahats bihurritua (Salix matsudana) • Sahats iluna (Salix atrocinerea) • Zume hauskorra (Salix fragilis)
Ezkiak edo Tiliazeoak :
Ezki hostozabala (Tilia platyphyllos) • Ezki ilauntsua edo Ezki zilarkara (Tilia tomentosa) • Ezki hostotxikia (Tilia cordata)
Astigarrak, Eiharrak edo Azerazeoak :
Astigar zorrotza (Acer platanoides) • Astigar arrunta (Acer campestre)Italiar iharra edo Eihar opalus (Acer opalus)Frantses iharra edo Eihar frantsesa (Acer monspessulanum)Lizar-astigarra edo Negundo astigarra (Acer negundo) • Astigar gorria (Acer rubrum) • Astigar zuria (Acer pseudoplatanus)
Hipikastanazeoak :
Indigaztainondoa (Aesculus hippocastanum)
Laurazeoak :
Ereinotza edo Erramua (Laurus nobilis)Gurbitza (Arbutus unedo)
Minosazeak :
Mimosa (Acacia dealbata)
Leguminosoak :
Japoniako sasiakazia edo Japoniar sofora (Sofora japonica) • Judasen arbola edo Amodio-zuhaitza (Cercis siliquastrum)
Errutazeoak :
Laranjondoa (Citrus sinensis)
Tamarikazeoak :
Frantses milazka edo Tamariz arrunta (Tamarix gallica) • Zingira-nekosta (Taxodium distichum)
Sekuoiak :
Sekuoia erraldoia (Sequoiadendron giganteum) • sekuoia luzea edo sekuoia gorria (Sequoia sempervirens)
platanazeoak :
Platano arrunta edo Alboa (Platanus acerifolia)
Ginkoazeoak :
Ginkgoa (Ginkgo biloba)
Litrazeoak eta mirtazeoak :
Indimitrea, Jupiterren zuhaitza edo Indietako lilia (Lagerstroemia indica) • Tutu-eskuila (Callistemon sp.)
Malbazeoak :
Siriako arrosa (Hibiscus syriacus) • Irasagarrondoa (Cydonia oblonga)
Teazeoak eta anakardiazeoak :
Japoniako kamelia (Camellia japonica) • Legeltxorra (Pistacia lentiscus)
Zerzidifilazeoak :
Katsura (Cercidiphyllum japonicum)
Bignoniazeoak :
Ameriketako katalpa arrunta (Catalpa bignonioides)
Magnoliazeoak :
Tulipa-arbola (Liriodendron tulipifera) • Magnolia lorandia (Magnolia grandiflora) • Soulange magnolia (Magnolia soulangeana) • Intxaurrondo beltza (Juglans nigra)
Hamamelidazeoak :
Likidanbarra edo Estorake arbola (Liquidambar styraciflua) • Pertsiako parrotia edo Burdin arbola (Parrotia persica)
Apozinazeoak :
Heriotzorria edo Adelfa (Nerium oleander)
Anakardiazeoak :
Ahuntzadarra (Pistacia terebinthus)
Mirtazeoak :
Eukalipto urdina (Eucalyptus globulus)
Buxazeoak :
Ezpel arrunta (Buxus sempervirens)
Errosazeoak :
Madariondo arrunta edo Udareondo arrunta (Pyrus communis) • Txinako udareondoa (Pyrus calleryana) • Sagarmina, Sagarrondo makatza edo Txori-sagarra (Malus sylvestris) • Sagarrondo loreduna (Malus perpetu evereste) • Arbendolondoa, Almendrondoa edo Amamdaondoa (Prunus dulcis)Basagereziondoa (Prunus avium)Gerezi-aranondoa (Prunus cerasifera) • Otsagereziondoa (Prunus padus)Portugalgo erramua (Prunus lusitanica)Prunus amanogawaJaponiako mizpirondoa (Eriobotrya japonica) • Elorri zuria (Crataegus monogyna)Elorri beltza (Prunus spinosa)
Palmazeoak :
Kanariar palmondoa (Phoenix canariensis) • Txinako palmondoa edo Kalamu-palmondoa (Trachycarpus fortunei)
Akifoliazeoak :
Gorostia (Ilex aquifolium)Urre-koloreko gorostia (Ilex aquifolium aureomarginata)
Erranunkulazeoak :
Aihena (Clematis fammula) • Aihenzuria edo Ezkabia-belarra (Clematis vitalba)
Papilionazeoak :
Sasiakazia (Robinia pseudoacacia)
Kornazeoak :
Zuhandor arrunta (Cornus sanguinea)
Zelastrazeoak :
Basaerramu europarra (Euonymus europaeus)
Erramnazeoak :
Txorbeltza edo Karraskila (Rhamnus alaternus) • Hesilaharra (Rhamnus cathartica)Zumalakarra (Frangula alnus)
Kaprifoliazeoak :
Intsusa beltza (Sambucus nigra)
Kaesalpiniazeoak :
Algarroboa (Ceratonia siliqua)
Bitazeoak :
Mahatsondoa (Vitis vinifera)
Simaroubazeoak :
Ailantoa (Ailanthus altissima)
Elaeagnazeoak eta Cannabazeoak :
Olibo zumea (Elaeagnus angustifolia)Lupulua (Humulus lupulus)
Ulmazeoak :
Almeza edo Basaka (Celtis australis)
Errosazeoak :
Otsalizarra (Sorbus aucuparia) • Gurbea (Sorbus domestica) • Basagurbea edo mazpila (Sorbus torminalis)

Hostazuria (Sorbus aria)
Euskal Herriko zuhaitzak, Fernado Pedro Pérez, Bilbao : Iraungitzeko Zorian Dauden Espezieak Defendatzeko Elkargoa, 2003. ISBN 84-932684-4-5
Euskal Herriko zuhaitz autoktonoak, Fernado Pedro Pérez, Eusko Jaurlaritza, 2014ko ekaina.