Garazi-Baigorri herri elkargoa

Garazi-Baigorri herri elkargoa
Administrazioa
LurraldeaNafarroa Beherea
Sorrera2002ko abenduaren 20a
Desagerpena2017ko urtarrilaren 1a
PresidenteaBernard Arrabit
HiriburuaDonibane Garazi
Udalerriak30
Estatistikak
Azalera640 km²
Biztanleria11802 (1999)
Dentsitatea38 bizt./km²

Garazi-Baigorri herri elkargoa[1] (frantsesez communauté de communes de Garazi-Baigorri)[2] izena ematen dioten Nafarroa Behereko bi eskualdeetako udalerri ia guztiak biltzen zituen herri elkargoa izan zen. 2017ko urtarrilaren 1ean desegin zen elkargoa, Euskal Herri Elkargoa sortu zenean.

Osaera

Elkargoak 30 udalerri biltzen zituen.

  • Kantonamendu aldetik:
    • Baigorriko kantonamenduko guztiak (11).
    • Donibane Garaziko kantonamenduko guztiak (19).
  • Herrialde aldetik, beraz, denak Nafarroa Beherean daude.
  • Eskualde historiko-natural aldetik Ipar Euskal Herrian osatu diren herri elkargoen artean muga eta osaerarik naturalenak dituenetakoa da: aipatu bi kantonamenduak osorik biltzen ditu eta ondorioz bi eskualdeak biltzetik oso-oso hurbil geratzen da:
    • Baigorri edo zehatzago esanda Baigorri-Ortzaize osoa.
    • Garazi eskualdeari udalerri bakarra falta zaio herri elkargo honetan, kantonamenduak bere baitan ez daukan berbera: Suhuskune.
    • Bi eskualdeetatik kanpoko udalerririk ez dago. Beraz, alde batetik auzoen arteko ika-mikan baina bestetik harreman estuak eta ezaugarri antzekoak dituzten bi eskualdeek batzera jo dute, hainbeste arlotan gertatzen den bezala.[3]

Udalerri kideen datuak

INSEE Kodea Udalerria Alkatea Biztanleria Azalera Dentsitatea Ordezkariak
64008 Ahatsa-Altzieta-Bazkazane Jean-Paul Bidart 320 bizt. 1464 ha 22 bizt./km²
64013 Ainhize-Monjolose Jean-Pierre Irigoin 175 bizt. 1030 ha 17 bizt./km²
64011 Aintzila Gilbert Oçafrain 103 bizt. 626 ha 16 bizt./km²
64016 Aldude Jean-Michel Dendarieta 395 bizt. 2327 ha 17 bizt./km²
64026 Anhauze André Changala 247 bizt. 1233 ha 20 bizt./km²
64047 Arnegi Catherine Bègue 286 bizt. 2121 ha 13 bizt./km²
64490 Arrosa Bernard Arrabit 442 bizt. 1843 ha 24 bizt./km²
64066 Azkarate Jean-Michel Galant 275 bizt. 582 ha 47 bizt./km²
64477 Baigorri Jean-Michel Coscarat 1525 bizt. 6944 ha 22 bizt./km²
64092 Banka Michel Oçafrain 373 bizt. 4960 ha 8 bizt./km²
64107 Behorlegi Pascal Neguelouart 72 bizt. 2058 ha 3 bizt./km²
64124 Bidarrai Jean-Michel Anchordoquy 645 bizt. 3820 ha 17 bizt./km²
64155 Buztintze-Hiriberri Henry Inchauspé 94 bizt. 567 ha 17 bizt./km²
64484 Donazaharre Pierre Eyherabide 880 bizt. 1164 ha 76 bizt./km²
64485 Donibane Garazi Alphonse Idiart 1417 bizt. 273 ha 519 bizt./km²
64154 Duzunaritze-Sarasketa Philippe Poydessus 179 bizt. 1204 ha 15 bizt./km²
64492 Eiheralarre Raymond Minondo 254 bizt. 3030 ha 8 bizt./km²
64218 Ezterenzubi Jean-Louis Poydessus 382 bizt. 4587 ha 8 bizt./km²
64229 Gamarte Jean-Michel Bicain 105 bizt. 991 ha 11 bizt./km²
64274 Irulegi Jacques Irume 290 bizt. 938 ha 31 bizt./km²
64275 Izpura Claude Barets 618 bizt. 785 ha 79 bizt./km²
64283 Jatsu Michel Aldacourrou 166 bizt. 1065 ha 15 bizt./km²
64297 Lakarra Jean-Claude Ybargaray 129 bizt. 440 ha 29 bizt./km²
64322 Lasa Michel Idiart 261 bizt. 1479 ha 18 bizt./km²
64327 Lekunberri Joseph Goyheneix 182 bizt. 5809 ha 3 bizt./km²
64379 Mendibe Sébastien Ihidoy 182 bizt. 4177 ha 4 bizt./km²
64436 Ortzaize Martin Elgue 694 bizt. 4238 ha 16 bizt./km²
64538 Uharte Garazi Jean San-Pedro 599 bizt. 1166 ha 51 bizt./km²
64543 Urepele Michel Ernaga 365 bizt. 2644 ha 14 bizt./km²
64166 Zaro Robert Garicoitz 147 bizt. 401 ha 37 bizt./km²
11802 bizt. 63966 ha 18 bizt./km² 38

Erreferentziak

  1. Elkargoak berak hala izendatu du bere burua; hala ere, Baigorri-Garazi edota -ko erantsita sortzen diren aldaerak ere agertzen dira hainbat testutan.
  2. Frantsesez ere euskarazko bi toponimo horiek erabiltzen dira.
  3. Adibide sinboliko bat ipintzearren, U.S. Nafarroa errugbi taldearena dugu.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Elkargoaren webgunea.[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2987511
  • Wd Datuak: Q2987511