Zenbaki lagun

Matematikan, zenbaki laguna, beste zenbaki arrunt batekiko, zenbaki arrunta da, haren zatitzaile propioen batura dena, eta, betiere, baldin eta beste zenbakia ere honen zatitzaile propioen batura bada. Hartara, zenbaki lagunak pareka gertatzen dira. Bestela esanda, a eta b bi zenbaki lagunak dira, a b-ren zatitzaile propioen batura bada, eta b a-ren zatitzaile propioen batura bada.

Adibidez, 220 eta 284 zenbaki lagunak dira:

  • 220 zenbakiaren zatitzaile propioak 1, 2, 4, 5, 10, 11, 20, 22, 44, 55 eta 110 dira eta horien batura 284 da;
  • 284 zenbakiaren zatitzaile propioak 1, 2, 4 71 eta 142 dira eta horien batura 220 da.

(unitatea zatitzaile propioa da, baina ez zenbaki bera).

Bere buruaren zenbaki laguna den zenbakiari zenbaki perfektua esaten zaio.

Kanpo estekak

  • Zenbaki lagunen taula, 20 milioitaraino.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q117927
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q117927

Ikus, gainera

  • Zenbaki oparoa
  • Zenbaki defektiboa
  • Zenbaki perfektua