Zabala Enea etxea

Zabala Enea etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLezo
Koordenatuak43°19′16″N 1°53′55″W / 43.32112°N 1.89853°W / 43.32112; -1.89853
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVII. mendea -
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea6

Zabala enea etxea Lezon dagoen XVII. mendeko eraikina da, Gurutze Santuaren plazako 2. zenbakian kokatzen dena. Paskual enearekin batera plazako frontea osatzen dute, bien erdian Ramon Cortazar arkitektoak XX. mendean eraikitako alondegia dutela[1].

Ezaugarriak

Etxeak oinplano angeluzuzena du eta estalkia bi isurietara, fatxadarekiko paraleloak. Harlangaitzezko mehelinak ditu eta zurezko zeharkako habeak, 6,5 m inguruko argi librearekin.

Eraikin exentu honetara harmailadi baten bidez iristen da. Fatxada nagusia harlanduzkoa da eta haren gaineko zurezko hegala tailatua dago. Bigarren solairuan XVIII. mendeko armarria dago Soy de Zavala (euskaraz: «Zabalarena naiz») esaldiarekin. Aurrealdean bi sarbide ditu eta eskubikoan IHS letrak eta ezkerrekoan gurutze bat dituzte grabatuak. Fatxada nagusia da jatorrizkoa den bakarra[2].

Ondarea

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].

Argazki galeria

  • Atearen gaineko grabatua
    Atearen gaineko grabatua
  • Eskubiko sarbidearen gaineko gurutze grabatua
    Eskubiko sarbidearen gaineko gurutze grabatua
  • Armarrian "Soy de Zavala" jartzen du
    Armarrian "Soy de Zavala" jartzen du

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Lezo: ondarea eta hiri garapena. Lezoko historia urratsez urrats 5» Issuu (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
  2. Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plana. .
  3. «Zabala Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q65920589
  • Commonscat Multimedia: Zabala Enea / Q65920589

  • Wd Datuak: Q65920589
  • Commonscat Multimedia: Zabala Enea / Q65920589


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.