Wednesday Addams

Wednesday Addams
Addams familia
Argitalpena
SortzaileaCharles Addams
Ageri den obrak
ikusi
  • The Addams Family (en) Itzuli, Addams Family Values (en) Itzuli, Wednesday eta The Addams Family 2
Interpretatzailea
ikusi
  • Christina Ricci
    Lisa Loring
    Nicole Fugere
    Jenna Ortega
    Debi Derryberry (en) Itzuli
    Chloë Grace Moretz
Lan eratorriak
ikusi
  • Wednesday Addams (en) Itzuli
EponimoaMonday's Child (en) Itzuli
Datu biografikoak
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sexuaemakumezkoa
Jardueramargolaria
biolontxelista
musikaria
Familia
AitaGomez Addams
AmaMorticia Addams
Anai-arrebak
ikusi
  • Pugsley Addams

Spotify: 0h0S5V5afI4lTHFvRn6P03 Musicbrainz: 4b100246-278d-4849-83c0-61271c5b1ba9 Edit the value on Wikidata
Familiaren neska txikia da Wednesday.

Wednesday Addams, euskaraz Asteazken Addams[1] eta Latinoamerikan Merlina Addams, Charles Addams marrazkilari estatubatuarrak The Addams Family komikian sortutako fikziozko pertsonaia da. Pertsonaia telebistan, zineman eta bideojokoetan ere agertu da, zuzeneko akzio-formatuan zein animatuan. The New Yorkeren lehen aldiz agertu ziren Addamsen karikaturetan, Wednesdayk eta familiako beste kide batzuek ez zuten izenik.

Izenaren jatorrria

Pertsonaiak 1964ko telesailera egokitu zirenean, Charles Addamsek "Wednesday" izena eman zion, haurrentzako abesti ezagun batean oinarritua, "La niña Wednesday está llena de aflicción". Izenaren ideia marrazkilariaren ezaguna zen Joan Blake aktore eta poetak eman zion. Pugsley Addamsen arreba da (eta Addams Family Values filmean, baita Pubert Addamsen arreba ere), eta Gomez eta Morticia Addamsen alaba bakarra da.

Itxura

Jenna Ortega 2022an.

Wednesdayren ezaugarri nabarmenenak azal zurbila eta txirikorda luze ilunak dira. Oso gutxitan agertzen du emozioa, eta gehienetan mingotsa izaten da. Wednesdayk soineko beltza erabili ohi du, lepo zuriarekin, galtzerdi beltzekin eta zapata beltzekin. Chales Addamsek horrela deskribatu zuen: "Neska hau zurbila eta delikatua da... sentibera eta lasaia, picnic-ak eta lurpeko haitzuloetarako irteerak maite ditu... neska solemne bat, galaz jantzia eta, oro har, nahiko galdua... erreserbatua eta irudimentsua, poetikoa, behartsua dirudi eta noizbehinkako berrintxoei emana... sei hatz ditu oin batean".[2]

Izakera, bestetik, euskarrien eta bertsioen arabera, aldakorra izan da.

Wednesday telesaila

2022an Netflix konpainiak Wednesday telesaila plazaratu zuen, Tim Burton zuzendaritzapean. Addams familia oso agertzen bazen ere, erabateko protagonismoa Wednesday Addams gazteak zuen. Protagonistaren papera Jenna Ortega izan zen. Erabateko arrakasta izan zuen.

Erreferentziak

  1. «Landaberri ikastetxeko ikasle talde bat Asteazken Addams gisa mozorrotu da» Txintxarri (Lasarte-Oria) 2023-02-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  2. https://charlesaddams.com

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Wednesday Addamsen dantza Tim Burtonen zuzendaritzapean Netflixek egindako telesailan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2575084
  • Commonscat Multimedia: Wednesday Addams / Q2575084

  • Identifikadoreak
  • NKC: xx0313161
  • Wd Datuak: Q2575084
  • Commonscat Multimedia: Wednesday Addams / Q2575084