Vincenzo Cabianca

Vincenzo Cabianca

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaVerona, 1827ko ekainaren 21a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1902ko martxoaren 21a)
BizilekuaErroma
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaErroma, 1902ko martxoaren 21a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Italiako Erresuma
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Vincenzo Cabianca (Verona, 1827ko ekainaren 21a – Erroma, 1902ko martxoaren 21a) italiar margolaria izan zen.

Veronako eta Veneziako akademietan ikasi zuen. Giuseppe Mazziniren mireslea eta Italia Gaztea mugimenduko kidea izan zen eta 1848an Bolognaren defentsan parte hartzen ari zela preso hartu zuten. Askatu ondoren, Venezian bizi izan zen 1849tik 1853ra.

1850eko hamarkadan Adriano Cecioni, Cristiano Banti eta Telemaco Signorini margolariak ezagutu zituen Florentziako Michelangelo kafetegian eta Macchiaioli taldearekin bat egin zuen. Orduan, aire zabaleko paisaiak margotu zituen, baina ez zituen alde batera utzi margolaritza historikoa eta literaturako gaiak. Eguzki-argiaren ondorioetan interesatu zen batez ere, eta kontrasteak nabarmendu zituen. Bere margolan askotan mojak agertzen dira.

Toskanara eta Parisera bidaiatu ondoren, Parman bizi izan zen 1864 eta 1868 artean, eta ondoren Erroman. Bere azken lanek sinbolisten eta prerrafaeliten eragina jaso zuten.

Iruditegia

  • Mojak (1861)
    Mojak (1861)
  • Itsasertza (1860)
    Itsasertza (1860)
  • San Petri in Porto Venere eliza (1860)
    San Petri in Porto Venere eliza (1860)
  • Eguzki-argi (1870)
    Eguzki-argi (1870)
  • Goiza (1901)
    Goiza (1901)
  • Urketariak La Spezian, 1864
    Urketariak La Spezian, 1864

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1056504
  • Commonscat Multimedia: Vincenzo Cabianca / Q1056504

  • Wd Datuak: Q1056504
  • Commonscat Multimedia: Vincenzo Cabianca / Q1056504