Ugo Betti
Ugo Betti | |||
---|---|---|---|
![]() ![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Camerino, 1892ko otsailaren 4a | ||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||
Heriotza | Erroma, 1953ko ekainaren 9a (61 urte) | ||
Familia | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parmako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, idazlea, antzerkigilea eta epailea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
![]() ![]() ![]() ![]() |
Ugo Betti (Camerino, 1892ko otsailaren 4a - Erroma, 1953ko ekainaren 9a) italiar antzerkigilea izan zen.
Epailea izan zen lanbidez, Parman lehenbizi eta Erroman gero. Bettiren antzerkiak badu Pirandelloren kutsua, eta bertan existentzialismoaren eta kristautasunaren elementu batzuk agertzen dira. Salaketa-antzerkia ere bada Bettirena; gaiak bakardadea eta zuzentasuna dira, iruzurrari gorroto baitzion. Mundu osoan ezagutarazi ziren Bettiren dramak. Horietariko zenbait: La padrona (1927), Frana allo scalo nord (1936), Corruzione al palazzo di giustizia (1949), Delitto all´isola delle capre (1950), Il giocatore (1953).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Datuak: Q919103
Multimedia: Ugo Betti / Q919103