Talka arku

Talka arkua Oriongo Nebulosan. Hubble espazio teleskopioak hartutako irudia.

Talka arkua (ingelesez bow shock) espazioko gorputz baten magnetosfera eta izarrarteko ingurunearen mugako eremua da. Izarrei dagokionez, izar-haize eta izarrarteko ingurunearen arteko muga da. Lurra bezalako planetei dagokionez, eguzki-haizea lurraren eremu magnetikoaren eraginez desbideratzen den eremua da.

Hobekien ikertutako talka arku baten adibidea, izar-haizea Lur planetaren magnetopausarekin topo egiten duenean sortutakoa da., nahiz eta magnetizatutako planeta guztien inguruan talka arkuak sortzen diren. Lurraren talka arkuak 100-1000 kilometroko lodiera du, eta Lurretik 90.000 kilometro distantziara dago.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q48930
  • Commonscat Multimedia: Bow shocks / Q48930

  • Wd Datuak: Q48930
  • Commonscat Multimedia: Bow shocks / Q48930