Liberty Stadium edukiera: 20.532 lagun inaugurazioa: 2005
Presidentea
Trevor Birch
Entrenatzailea
Graham Potter
Liga
Premier League
2018-19
10.a
Webgunea
Webgune ofiziala
Etxekoa
Kanpokoa
Swansea City Association Football Club (gaeleraz: Clwb Pêl-droed Dinas Abertawe) Galesko futbol taldea da, Swansea hirian egoitza eta zelaia (Liberty Stadium) dituena.
Historia
1912an sortu zen Swansea Town AFC izeneko taldea. Ez zuen hasiera erraza izan, Swansea ingurua oso errugbizalea izan baita beti. Lehenengo garaipena berehala iritsi zen, 1913ko Galesko Kopa hain zuzen ere. Urte horretan Ingalaterrako Kopa jokatzeko aukera izan zuen eta aurreko urtean Ingalaterrako txapelduna izan zen Blackburn Rovers gainditu zuen lehen kanporaketan, baina hurrengoan kaleratua izan zen. hamarkada bat beranduago, 1926an, final erdietara iritsi zen.
Hurrengo hamarkadetan Galesko Kopa batzuk irabazi zituen arren taldearen maila apala zen Ingalaterrakoen aurrean. Hala ere 1992an Galesko futbol liga sortu zenean Swanseak Ingalaterran lehiatzen jarraitzea erabaki zuen.
2005ean Vetch Field zelai zaharra utzi eta Liberty Stadium berria estrenatzeaz batera Premier Leaguera igotzea lortu zuen. Orain arteko Ingalaterra mailako lehenengo titulua 2013ko Ligako Kopan lortu zuen finalean Bradford City 5-0 gaindituz. 2017-18 denboraldian 18. egin du eta mailaz jeitsi da.
Ekipamendua
2014-2015
2015-2016
2016-2017
2017-2018
2018-2019
Irabazitako txapelketak
Ingalaterran: 1
Ingalaterrako Kopa (0): finalerdietan 1926 eta 2006an.