Sfax

Sfax
municipality of Tunisia (en) Itzuli
Herriko kale bat. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Tunisia
ProbintziaBizerta
Izen ofizialaصفاقس
Posta kodea3000
Geografia
Koordenatuak34°44′N 10°46′E / 34.74°N 10.76°E / 34.74; 10.76
Map
Azalera56 km²
Altuera24 m
Demografia
Biztanleria272.801 (2014)
265.131 (2004)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2004)
Dentsitatea4.871,45 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakGrenoble, Makhatxkala, Marburg, Safi, Dakar, Casablanca, Oran, Halle (Saale) eta Duala
commune-sfax.gov.tn

Sfax[1] (arabieraz: صفاقس‎ Safāqis) Tunisiako erdi-ekialdeko hiria eta portua da, izen bereko gobernamenduko hiriburua, Gabesko golkoaren ertzean (Mediterraneo itsasoa), Kerkennah uharteen aurrean. 265.131 biztanle (2004). Tunisiako lehen merkataritza-portua da, eta olioa, espartzua, fruituak eta, batez ere, fosfatoak esportatzen dira handik. Tunisiako bigarren arrantza-portua da, bestalde, eta industriak ere (janari-industria, kimika-industria) garrantzi handia du hiriko ekonomian. Aipagarriak dira harresi zaharrak eta meskita handia.

Historia

Taparura eta Thaenaeren hondakinen gainean eraiki zen K.a.tik 849 urtean, eta oparotasun handian bizi izan zen IX. mendeaz geroztik, ehungintza, arrantza eta merkataritzari esker.

Klima

    Datu klimatikoak (Sfax)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16 17 19 21 24 28 31 32 29 26 21 17 23.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7 8 9 12 16 19 22 23 21 17 12 8 14.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 23 15 23 20 10 5 0 3 23 33 25 23 203.2
Iturria: Weatherbase [2]

Herri eta hiri senidetuak

  •  Grenoble (Frantzia)
  •  Makhachkala (Errusia)
  •  Marburg (Alemania)[3]

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. Weatherbase. (2011). Weatherbase: Historical Weather for Sfax, Tunisia. .
  3. marburg.de. Universitätsstadt Marburg Partnerstädte. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q46325
  • Commonscat Multimedia: Sfax / Q46325

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 137144648625996400750
  • BNF: 12251973r (data)
  • GND: 4282222-1
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • TGN: 7001103
  • Wd Datuak: Q46325
  • Commonscat Multimedia: Sfax / Q46325