Sanahin monasterioa

Haghpat eta Sanahin monasterioak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 777
Kokalekua Lori  Armenia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 41°05′14″N 44°39′58″E / 41.087222°N 44.666111°E / 41.087222; 44.666111
Izen ematea 1996 (XX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Sanahin monasterioa (armenieraz: Սանահին վանք) X. mendean fundatutako armeniar monasterio bat da, Lori probintzian kokatua.

Sanahin izenak "bestea baino zaharragoa" esan nahi omen du armenieraz, seguraski auzoko Haghpat monasterioa baino zaharragoa dela adierazteko. Bi herrixkak eta beraien monasterioak antzekoak dira, bata bestearekin ikusgai ordoki erdibitu batean parez pare kokatuak. Debed errekak banatzen ditu.

1996ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1], "Haghpat eta Sanahin monasterioak" izenarekin.

Ezaugarriak

Litekeena da Sanahin monasterioa tenplu aurrekristau baten gainean eraiki izana. Erreferentziak badira ere eliza zaharragoak zeudela bertan, IV. eta V. mendekoak. Egungo monasterioa Khosrovanux erreginak, Axot III.a erregearen emazteak, eraikiarazi zuen 967 eta 970 artean. Kultura mailan garrantzi handia izan zuen, bertan irakasten baitziren gizarte zientziak, medikuntza eta beste zientzia batzuk. Scriptorium garrantzitsua zuen, nondik liburuak irteten ziren, horietako asko miniaturekin.

Monasterioa garai askotako eraikin multzo bat da: Astvatsatsin eliza ("Jainkoaren Ama"), Amenaprkitx eliza ("Salbatore"), nartexak (gavit), San Gregorio kapera, alademia bat, liburutegia eta ezkila-dorrea.

Salbatore elizak lau albo-kapera ditu. Nartexa (armenieraz gavit) elizari atxikia dago eta bi mende geroago eraiki zen, 1181an.

Monasterioa XII. mende arte Kiurikides familiarena zen.

  • San Gregorio kapera.
    San Gregorio kapera.
  • Portikoa
    Portikoa
  • Ezkila dorrea.
    Ezkila dorrea.
  • Khatxkar bat.
    Khatxkar bat.
  • Barneko arkuak
    Barneko arkuak

Erreferentziak

  1. Monastères de Haghbat et de Sanahin. UNESCO.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1975614
  • Commonscat Multimedia: Sanahin Monastery / Q1975614

  • Wd Datuak: Q1975614
  • Commonscat Multimedia: Sanahin Monastery / Q1975614


Armenia Gizateriaren Ondarea Armenian Armenia

Haghpat eta Sanahin monasterioak  • Geghard monasterioa eta Goiko Azat harana  • Ejmiatsingo elizak eta katedrala, eta Zvartnots aztarnategia