S.C. Casco Viejo

Artikulu honek erreferentziak behar ditu.
Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu.
S.C. Casco Viejo
Datuak
Motakirol kluba
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
  • Bilbo
Historia
Sorrera1983
S.C.Casco Viejoko ikurra

Sociedad Ciclista Casco Viejo[1] Bilboko Alde Zaharreko txirrindulari elkartea da. Elkartea 1983. urtean eratu zen, alde zaharreko taberna batean elkartuta zeudenean, lehenengo bazkideak. Elkartearen egoitza Iturribide kalean[2] dago kokatuta. Bilboko Aste Nagusiko Kriteriuma antolatu zuen lasterketa hau desagertu zen arte, 2010. urtean.

S.C. Casco Viejoko taldeko maillota

Iñaki Barrenetxea Espiga, azken lau hamarkadetan izan da elkarteko lehendakaria, 2020ean hil zen arte. Bere semeak, Iñaki eta Asier elkarteko txirrindularitza eskoletan hasi ziren txirrindularitzan, Unai Elorriaga eta beste ume asko gehiago bezala. Ume haiek, Bizkaiko eta Euskadiko txapeldunak bihurtu dira (Iñaki, Bizkaiko Txapelduna Junior Mailan 1991ean, eta Unai Elorriaga Sub 23 mailan 2002ean eta [3]Euskadiko Txapelduna Pistan 2012ean, adibidez).

Elkarteko txapelketa Zamudioko parke teknologikoan ospatzen zuten, udazkenean, denboraldia eta gero. Txapelketa honen garaileak Iñaki eta Asier anaiak izan ziren, besteak beste. Txirrindularitza eskolako taldea Orduñako birginiara igotzen zuen, urtero.

Historia

1983. urtean eratu zuten elkartea, alde zaharreko Iturribide kaleko karlos jatetxean bilduta zeudelarik. Jatetxe hartan bertan egin zuten urte hartako bilera nagusia, abenduan. Bilboko uholdeak alde zaharra suntzitu zutenez urte hartan eta supertzeko nahian, elkarteari izen hori jarri zioten. Sorerraren data ofiziala 1983ko abenduaren 5a da.

Bilerak astelehen eta ostiraletan izaten ziren eta bost ekitaldi egin behar ziren, urtean zehar. Elkarteko lehen ekitaldia, 1984ko otsailean egin zuten, San Prudentzio irteera izan zen. Egoitza aurkitzea kozta egin zitzaien, eta lehenengo urteetako biltzarrak, Arabako Etxean egin ziren (Julian Aginagalderen bitartez lortu zuten hori) eta Arabako Etxeko lehendakaria Jesus izanik. 25 metro karratu zituen eta armairuak zituzten erropa gordetzeko. Banco España kaleko 3. zenbakian zegoen. 50 bazkide inguru ziren urte haietan.

Lehenengo lehendakaria Javi Gonzalez izan zen, eta gero, 1984. urtean, Iñaki Barrenetxea Espiga izendatu zuten. Urte horretan, bazkideen umeekin txirrindularitza eskola antolatu zuten. Eskola 6 umeekin hasi zen. Geroago, urte baten 50 izan ziren eta Eskoletako Bizkaiko Txapeldunak izan ziren (90ko hamarkadan).

Elkarteak, Alde Zaharreko Kriteriuma antolatu zuen, Bilbon, Areatzako parkea eta Mesedeetako zubiaren arteko zirkuitu batean. Lasterketa, junior mailako txirindularientzat egin zuten eta lehenengo irabazlea Aitor Urbieta (Lagun Artea) izan zen.

Geroago, 1997ean, Iturribide kaleko biltzar aretora mugitu ziren. Txirrindularitza eskolak arrakasta handia izan zuen eta txirrindulari onak hasi ziren taldean. 1990ko hamarkadan Kadete maila ere izan zuen. Hamarkada horretan, txirrindularitzaren gainberarekin taldea ere behera egin zuen, 1999. urtean desagertu zen arte.

Beste aldetik, elkarteak Bilboko Aste Nagusiko Kriteriuma antolatu zuen, 2010. urtean lasterketa hau desagertu zen arte.

2020. urteko martxoaren 25ean elkarteko lehendakaria hil zen eta elkarteak mesa bat antolatu zuen bere omenez. Urte hartan bertan, Iñaki, bere semea lehendakari autatzeko bilera bat egin zen.

Urteetan zehar elkarteak egindako irteeren artean, honako hauek ditugu: InaziotarBidea, Ruta de Carlos V, Camino del Cid eta Donejakue bidea.

Taldeak

1998

  • Asier Barrenetxea
  • Gorka
  • Josu Bregon
  • Jose Colinas
  • Diego Perex

1997

  • Asier barrenetxea
  • Gorka
  • Josu Bregon
  • Jose Colinas
  • Diego Perex

1996

  • Asier Barrenetxea
  • Gorka
  • Josu Bregon
  • Jose Colinas
  • Diego Perex

1995

1994

1990

  • Daniel Gonzalez
  • Alex
  • David Diez
  • Ermes
  • Esteban

1989

  • Daniel Gonzalez
  • Alex García
  • David Lopez
  • Ermes Carretero
  • Esteban
  • Asier Diez
  • Ruth Martinez

1988

  • Raul Mena
  • Daniel Gonzalez
  • Alex García
  • David Lopez
  • Ermes Carretero
  • Esteban
  • Asier Diez
  • Ruth Martinez

1987

  • Iñaki Barrenetxea
  • Raul Mena
  • Miguel Diez
  • Koldo
  • Daniel Gonzalez
  • Eneko Anduiza
  • Isaac Martinez
  • Alvaro Baillo
  • Ruth Martinez

1986

  • Iñaki Barrenetxea
  • Raul Mena
  • Koldo
  • Miguel Diez
  • Daniel Gonzalez
  • Eneko Anduiza
  • Isaac Martinez

1985

  • Iñaki Barrenetxea
  • Raul Mena
  • Daniel Gonzalez
  • Eneko Anduiza
  • Isaac Martinez
  • Oscar Egiluz
  • Zigor Arroniz

1984

  • Iñaki Barrenetxea
  • Eneko Anduiza
  • Isaac Martinez
  • Raul Mena
  • Daniel Gonzalez
  • Francisco Larraz

Erreferentziak

  1. «Euskadiko Txirrindularitza Federazioa - Federación Vasca de Ciclismo» www.fvascicli.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  2. (Gaztelaniaz) «SOCIEDAD CICLISTA CASCO VIEJOClub Ciclista en Vizcaya» Bikezona.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
  3. «Euskadiko Txirrindularitza Federazioa - Federación Vasca de Ciclismo» www.fvascicli.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q105632987
  • Wd Datuak: Q105632987