Roger Idiart

Roger Idiart
Bizitza
JaiotzaAzkaine, 1931ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza2009ko abuztuaren 27a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiza

Inguma: roger-idiart-1931-2009 Literaturaren Zubitegia: 277

Roger Idiart (Azkaine, Lapurdi, 1931ko urtarrilaren 15a - 2009ko abuztuaren 27a) euskal idazlea eta apaiza zen. Euskaltzain urgazlea[1] ere bazen. Kantuak, bertsoak eta pastoralak idatzi zituen.

1955. urtean apaiztua, Idiart Oloroen, Hazparnen eta Ustaritzeko apaiztegi txikian irakasle[2] egon zen. Horrez gain, hainbat urte eman zituen Zuberoan Zalgizeko erretore bezala. Ondoren, Lapurdira itzuli zen eta Zuraideko erretore[3] izan zen bere heriotzara arte.

1963-64 ikasturtean, Baionan egindako Euskara batuari buruzko bileretan parte hartu zuen.[4]

Zuberoan urte askotan bizi ondoren, zuberera bikaina hitz egiten zuen eta bi pastoral idatzi zituen. Lehenengoa Xalbador pastorala 1991. urtean antzeztua izan zen. Bigarrena, berriz, Etxahun Iruri: pastorala 2001. urtean. Horrez gain, Herria, Sud-Oest, Basque-Eclair, Enbata eta Otoizlari agerkarietan eman ditu argitara bere lanetako batzuk.

Lanak

Pastorala

  • Xalbador pastorala (1991, Imprimerie del Gaves)
  • Etxahun Iruri: pastorala (2001, Ideki)

Abestiak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskaltzain urgazleen zerrenda
  2. (Frantsesez) le journal du Pays Basque - Euskal Herriko kazeta
  3. Zuzeu: Batua Baionan sortu zen
  4. Berria[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

  • Roger Idiart literaturaren zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12266655