Quebeceko armarria

Quebeceko armarria (frantsesez armoiries du Québec) gaur egun duen eran 1939an bihurtu zen ofizial. Jatorriko bertsioa 1868koa da.

Osagarriak

  • Armarriaren forma: oro har erabiltzen dena Frantziako armarri modernoarena da.
  • Hiru zitoriak (Lilium candidum edo lys loreak): Quebeceko banderan ere daude eta Borboi leinuaren ikurra da, jatorri frantsesa adierazteko. Hiru dira Karlos V.a Frantziakoak zenbakia hirura mugatu zuelako, Hirutasun katolikoaren omenez.
  • Leopardoa: Erresuma Batuko armarriarekiko lotura adierazteko.
  • Hiru astigar hostoak: Kanadako banderan ere dagoen hostoa.
  • Koroa: lehenago herrialdea mendean hartzen zuen monarkia britainiarra irudikatzen du.
  • Goiburua: Quebeceko goiburua den Je me souviens ("gogoratzen dut") leloa ere agertzen da, zerrenda zuriaren gainean.

Bibliografia

  • Gaston Deschênes: Les symboles d’identité québécoise, Quebec Hiria, Publications du Québec, 1990, 39 orrialde. ISBN 2-551-14189-3

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Quebeceko armarria gobernuaren webgunean.
  • (Frantsesez) Luc Bouvier, Les armoiries du Québec d’hier à aujourd’hui, L'Action nationale, 1999ko otsaila.
  • (Frantsesez) Quebeceko hiri askotako armarriak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q427048
  • Commonscat Multimedia: Coats of arms of Quebec / Q427048

  • Wd Datuak: Q427048
  • Commonscat Multimedia: Coats of arms of Quebec / Q427048