Preludio

Chopinen '15. Preludioa'
Scriabinen 'Preludioa Opus 11 Sol bemol handian: Lento'

Preludioa (latinez: praeludium) musika lana da, beste musika lan luzeago baten sarrera gisa jotzen dena, adibidez, eliz-ospakizun baten aurretik, edo fuga, suitea edo horien gisako musika lan baten aurretik.

Historia

XV. eta XVI. mende hasierako preludioak lan laburrak ziren, giltzadi instrumentuetarako idatziak, estilo librean. 1650. urte inguruan musikagileak preludioa beste musika lan batzuetan tartekatzen hasi ziren. Louis Couperinek suiteen sarrera moduan erabili zuen. Haendelek, berriz, inprobisaziozko preludioa erabili zuen, eta Bachek preludio eta fuga elkarketa. XIX. mendean, Chopin izan zen preludiogile nagusia. Aipagarriak dira, orobat, Scriabin (90 preludio), Debussy (24, bi liburutan) eta Rakhmaninov.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q212148
  • Commonscat Multimedia: Preludes (music) / Q212148

  • Identifikadoreak
  • GND: 4137959-7
  • NKC: ph224424
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q212148
  • Commonscat Multimedia: Preludes (music) / Q212148