Pello Irujo

Pello Irujo
Bizitza
JaiotzaLizarra, 1910eko otsailaren 23a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 1983ko otsailaren 24a (73 urte)
Familia
AitaDaniel Irujo
Anai-arrebak
ikusi
  • Manuel Irujo
    Andres Irujo
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Abertzale Ekintza

Pello Irujo Ollo[1] (Lizarra, Nafarroa, 1910eko otsailaren 23a - Iruñea, Nafarroa, 1983ko otsailaren 24a) nafar politikari abertzalea izan zen.

Biografia

Daniel Iruxo Urraren semea zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen eta Eusko Abertzale Ekintzako kidea izan zen 1930. urtetik aurrera.

1936ko irailean atxilotu zuten Kantauri itsasoan frankistek eta hasieran hiltzeko kondena eman zioten arren, presondegitik atera zuten sei urte eta erdiren buruan.

Madrilgo sare antifrankista prestatzen egon zen, 1946ko irailean Ipar Euskal Herrira jo behar izan zuen arte.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkari egon zen Sofian eta Budapesten, eta Buenos Airesen bizi izan zen ondoren.

Eusko Lurra-Tierra Vasca Eusko Abertzale Ekintzaren agerkaria, garai horretan ezker abertzalekoa, zuzendu zuen 1960-1975 urteetan. Horretarako Jose Olibares Larrondo, Tellagorriren laguntzaz aritu zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Irujo abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Iruxo onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4543756
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 53896
  • Lur: 03105/eu_i_1816/i1816
  • Wd Datuak: Q4543756