Orratz

Orratz hitzak hainbat adiera ditu:

  • Jostorratza: Barratxo guztiz mehea, gehienetan altzairuzkoa, mutur batean puntan bukatzen dena eta bestean haria, lokarria, etab. sartzeko begi bat duena eta josteko, birjosteko, ehuntzeko, etab. erabiltzen dena[1].
  • Buruorratza: Burua (zizt egiten ez duen beste muturrean duen handitua) duen orratza.
  • Kateorratza, edo segurtasun-orratza, mutur batean kakoa duen orratz txiki bat da; horrela, oihalak finkatzen ditu baina ez da erraz askatzen.
    Kateorratza, itxita.
  • Toponimian, Zenbait mendi-tontor altu eta zorrotzi ematen zaion izena[1].
  • Orratz (arraina): Singnatidoen familiako eta Syngnatus, Nerophis, Entelurus eta beste generoetako itsas arrain osteiktieen izen arrunta da[2].
  • Trenbide-orratza: Trenbide-aldaketa egiteko gurutze edo lotunetan gurpilak gidatzen dituen erreietako bakoitza[1].
  • Orratz (gaixotasuna): Zaldiaren gaixotasuna, hanka, lepo eta eztarrian eragiten duena[1].
  • Orratz (arma): Hainbat su-armatan, fulminantea kolpatuz lehertarazten duen altzairuzko ziria[1].
  • Orratz (botanika): Hosto luze eta oso estua, pinu, izei, eta abarrek dituztenen modukoa[1].
  • Orratz (arkitektura): Zenbait dorre eta teilatutan jartzen den erremate estu eta altua[1].
  • Orratz hipodermikoa: Diametro txikiko tutua, mutur batean puntan bukatzen dena, xiringaren muturrean jarrita medikamentuak injektatzeko erabiltzen dena[1].

Erreferentziak

  1. a b c d e f g h Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Orratz1. .
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Orratz2. .



Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko.
Hona barne esteka baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan.