Nikkō Tōshō-gū

Nikkō Tōshō-gū
日光東照宮
Nikkōko tenplu eta santutegiak
 Kanpoaldea 
 Barnealdea 
 Sarrera 
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Tochigi
Japoniako hiriaNikkō
Kokapen fisikoaMount Nikkō (en) Itzuli
Koordenatuak36°45′33″N 139°35′55″E / 36.759166666667°N 139.59861111111°E / 36.759166666667; 139.59861111111
Map
Historia eta erabilera
Nikkō Shasan
Berrikuntza2007 - 2024ko martxoa
ErlijioaSannō Shintō (en) Itzuli
IzenaTokugawa Ieyasu
Arkitektura
EraikitzaileaKōra Munehiro (en) Itzuli
Ondarea
Webgune ofiziala

Nikkō Tōshō-gū (japonieraz: 日光東照宮?) Nikkōn dagoen tenplo xintoista da, 1999an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena Nikkōko tenplu eta santutegiak barnean.

Historia

Tōshō-gū santutegia Tokugawa shogunerriaren sortzailea izan zen Tokugawa Ieyasuri dedikatua dago. 1617an eraiki zen, Edo Aroan, bere seme Tokugawa Hidetada shogun zela, eta biloba Tokugawa Iemitsuk handitu egin zuen 1636an. Bi urtetan zehar Japoniako 15.000 artisauek egin zuten bertan lan. Tokugawa Ieyasuren gorpuzkinak bertan hobiratu zituzten.

Edo Aroan Tokugawa shogunerrian erromesaldiak egin ziren Edotik (Tokio) Nikkō Tōshō-gūra Nikkō Kaidō errepidean zehar. Udaberrian eta udazkenean jaialdiak izaten ziren eta ibilaldiei "mila gerlarien prozesioak" izena eman zitzaien.

Meiji berrezarkuntzan santutegi xintoista izendatu bazuten ere oraindik elementu budistak kontserbatzen ditu

Santutegia

Gizateriaren Ondare izateaz gain, bost eraikin Japoniako Altxor Nazional dira eta beste hiru Japoniako Ondare Kultural garrantzitsu.

Hona hemen eraikinik ezagunenak:

  • Honden eraikina, barneko santutegia.
  • Haiden eraikina, kanpoko santutegia.
  • Yōmeimon atea
  • Karamon atea
  • Ikuilua: Tenpluko zaldi sakratuak gordetzen zituena. Hiru tximu jakintsuen irudia dauka.
  • Bost solairutako pagoda: 1650an daimyo batek emandakoa erre egin zen eta 1818an berreraiki egin zuten. Solairu bakoitzak elementu bat sinbolizatzen du, behetik gora, lurra, ura, sua, airea eta hutsa.
  • Tokugawa Ieyasuren hilobia.

Hauetaz gain beste hainbat eraikin ere badaude, kanpaidorreak, biltegiak, iturri sakratua eta sarrerako torii-a besteak beste.

Iruditegia

  • Sarrerako Torii-a.
    Sarrerako Torii-a.
  • Nikkō Tōshō-gū.
    Nikkō Tōshō-gū.
  • Haiden eraikina.
    Haiden eraikina.
  • Yōmeimon atea.
    Yōmeimon atea.
  • Karamon atea.
    Karamon atea.
  • Hiru tximu jakintsuak.
    Hiru tximu jakintsuak.
  • Bost solairutako pagoda.
    Bost solairutako pagoda.
  • Biltegiak.
    Biltegiak.
  • Iturri sakratua.
    Iturri sakratua.
  • Liburutegia (ezkerrean) eta kanpaidorrea (atzean).
    Liburutegia (ezkerrean) eta kanpaidorrea (atzean).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Japonieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q696641
  • Commonscat Multimedia: Nikkō Tōshō-gū / Q696641

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 133746496
  • LCCN: n84210544
  • NDL: 00306823
  • CiNii: DA03522840
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q696641
  • Commonscat Multimedia: Nikkō Tōshō-gū / Q696641