Montorsoli

Montorsoli

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaFlorentzia, 1507
HeriotzaFlorentzia, 1563ko abuztuaren 31 (55/56 urte)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta arkitektoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaServite Order (en) Itzuli
Messinako Fontana di Orione.

Giovanni Angelo Montorsoli (Florentzia, 1507 – 1563ko abuztuaren 31) italiar elizgizon, eskultore eta arkitekto manierista izan zen.

Montorsoli Michelangeloren estiloko eskultore manieristen ordezkari izan zen, eta Andrea Ferrucci (ziur asko haren irakasle), Silvio Cosini eta Giovanni Rustici artisten hurbilekoa. Behin baino gehiagotan lan egin zuen Michelangelorekin, eta Florentziako San Lorentzo basilikako sakristia berrian San Kosme egin zuen Andre Mariaren ondoan.

Sannazaro poetaren hilobia egin zuen, bestalde, Napoliko Santa Maria del Parto a Mergellina elizarako (1530). Lan horri lasaitasun klasikoa antzematen zaio oraindik ere. Dena dela, Michelangeloren eragina Genoako San Mateo elizako Pietatea (1543) lanean ikus daiteke, eta batez ere, Sizilian egin zituen hainbat iturritan: Fontana di Orione (1553, Messina) eta, gehienbat, Fontana del Nettuno (1557, Messina), Eszilaren buztan bihurriarekin -Berniniren barrokismoaren aitzindari-. Lan ugari eta era askotakoak egin zituen. Ospe handia izan zuen antzinako estatuen berritzaile gisa, eta Laokoonteren zaharberritzea ere agindu zioten. Jaietarako apaingarriak eta hilobiak ere ugari egin zituen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/11/10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Montorsoli Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q27040
  • Commonscat Multimedia: Giovanni Angelo Montorsoli / Q27040

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 121583387
  • ISNI: 0000000117767214
  • BNE: XX1056692
  • BNF: 131807308 (data)
  • GND: 118583808
  • LCCN: n82258155
  • SUDOC: 03530801X
  • ULAN: 500032802
  • ICCU: NAPV041860
  • RKD: 57444
  • Bilduma digitalak
  • Museo del Prado: 142a1620-3a59-4ca7-8c09-ebe733f7ffbf
  • Wd Datuak: Q27040
  • Commonscat Multimedia: Giovanni Angelo Montorsoli / Q27040