Mirande eta kristautasuna

Mirande eta kristautasuna
Datuak
IdazleaJoxe Azurmendi (1978)
Argitaratze-data1978
GeneroaSaiakera
Jatorrizko izenburuaMirande eta kristautasuna
ArgitaletxeaGAK
HerrialdeaEuskal Herria
SariakIrun Hiria saria

"Mirande eta kristautasuna" Joxe Azurmendi zegamarrak idatzitako saiakera liburua da. Azurmendik Jon Miranderi buruz idatzitakoetik lehena da, hurrengoak hamaika urte beranduago argitaratutako Schopenhauer, Nietzsche, Spengler, Miranderen pentsamenduan eta Miranderen pentsamendua dira.

Joxe Azurmendik, landu dituen beste euskal autoreekin egin duenez, idazlea bere testuinguru historiko zein kulturalean aztertuko du. Miranderen kasuan garrantzi berezia du lanketa horrek, aurreiritziengatik eta ezagutu gabe kritikatua izan baita.

Azurmendiri Mirande pentsalaria interesatuko zaio. Kontutan hartzekoa baita ofizialki kristaua zen gizartean nola altxatu zen Mirande, bera paganoa izanik. Azurmendik mugimendu berriaren aitzindari eta eragile bortitzenetakoa bezala definituko du Mirande.

Ikus, gainera

Bibliografia

  • Agirre, L.: Joxe Azurmendirekin solasaldia jakingunea webgunean.
  • Iturriotz, A. 2010: Zergatik Azurmendi?, Hegats, 45: 9-17.
  • Iturriotz, A. 2010: Azurmendi edo Konkretutasuna, Hegats, 45: 85-162.
  • Mendiguren, X. 2010: Txango bat, Azurmendiren liburuetan barrena, Hegats, 45: 19-26.


Kanpo estekak

  • Liburuaren kritikak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12263687
  • Wd Datuak: Q12263687



Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.