Mikel Albisu

Artikulu hau idazleari buruzkoa da; antzezlea gaitzat duena beste hau da: «Mikel Albisu Cuerno»
Mikel Albisu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMikel Albisu Iriarte
JaiotzaDonostia, 1961eko ekainaren 7a (62 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaRafa Albisu
Bikotekidea(k)
ikusi
  • Soledad Iparragirre
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Mikel Antza

Inguma: mikel-antza Literaturaren Zubitegia: 7

Mikel Albisu IriarteMikel Antza ezizenaz ezaguna— (Donostia, Gipuzkoa, 1961eko ekainaren 7a) euskal idazlea eta antzerkigilea da.

Susa aldizkariaren lehen zenbakian eman zuen argitara lehen ipuina, 1979an. Gerora Argia astekarian lankide eta bertako partaide izan zen; antzerkiaren sailaz arduratzeaz gainera, beste zenbait zereginetan ere aritu zen. Antzerkiari dagokionez, 1984an Iñaki Uriarekin batera Beteluko balnearioko mirakulua izeneko lana eman zuen argitara, Branka antzerki taldeak aurkeztua gerora. Bigarren antzerki lana, Hiru damatxo, 1986koa da. Fernando Pessoaren Marinela obraren antzezpeneko kudeatzaile lanak bete zituen 1985ean. 1985ean Lehen bilduma 82-84 narrazio bilduma kaleratu zuen, eta 1987an Odolaren usaina narrazio sorta.

1985eko uztailaren 7an Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabearen kartzelako ihesa antolatu zuen. Ondoren, Hego Euskal Herritik ihes egin zuen, eta ETAren arduradun politikotzat hartu izan dute. 2004an atxilotu zuten, Saliesen, Soledad Iparragirre bikotekidearekin batera.[1] Kartzelan, EPPKren bozeramale lanak egin ditu.[2] 2019ko urtarrilaren 22an libre utzi zuten, Barajasen.[3]

Lanak

Narrazioa

Antzerkia

  • Beteluko balnearioko mirakulua (1985, Susa): Iñaki Uriarekin batera

Abestiak

Poesia

Ametsak ere zain (2015, Susa)

Saiakera

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. EitB. (2012/11/12). Antza: 'Borroka armatuaren amaiera behin betikoa da'. .
  2. (Ingelesez) Berria.eus. «Mikel Albisu libre utzi dute Madrilera iristean» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Mikel Albisu, libre en Barajas tras cumplir la condena del Estado francés» naiz: 2019-01-22 (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).
  4. «Mikel Antza: "Liburu hau ez da errelatoaren batailarako munizioa"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).

Kanpo estekak

  • «Mikel Albisu», Literaturaren Zubitegia
  • Lehen bilduma 82-84
  • Beteluko balnearioko mirakulua
  • Odolaren usaina
  • Ospitalekoak
  • Atzerri
  • Ametsak ere zain
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3313606
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 87826432
  • ISNI: 0000000060565514
  • Literaturaren Zubitegia: 7
  • BNE: XX911014
  • LCCN: nb2012004911
  • SUDOC: 166088943
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00209/eu_a_2093/a2093
  • Wd Datuak: Q3313606