Metilo gorriaren proba

Metilo gorriaren proba laborategian bakterioak (enterobakterioak, batez ere) identifikatzako erabiltzen den teknikaren bat da.

Oinarria

Metilo gorriaren proba: ezkerreko saio-hodiak metilo gorriaren emaitza positiboa du, bakterioek hartzidura azido-mistoa burutu dutelako; eskuinekoa metilo gorriaren negatiboa da

Metilo gorriaren probak, Voges-Proskauer-en probarekin batera, gluzidoak hartzitzerakoan zein bide metaboliko burutzen duten zenbait bakteriok jakinerazten du.

Zehazki, enterobakterioek bi bide metaboliko nagusi jarraitzen dute glukosa hartzitzerakoan:

  • hartzidura azido-mistoa, azido desberdinak sortzen dituena: azido laktikoa, sukzinikoa, azetikoa eta formikoa, batez ere. Horren ondorioz, ingurugiroaren pH-a nabarmen jaisten da.
  • hartzidura 2,3 butanodiolikoa, 2,3 butanodiola ekoizten duena, azetoina erdiko metabolitoa izanik. Ingurugiroa ez da azidotzen.

Metilo gorriaren proba pH-aren adierazle honen erabileran datza, identifikatu nahi den bakterioak hazkuntza ingurua azidotu duen ala ez jakiteko. Bakterioak hartzidura azido-mistoa burutzen badu ingurunea nabarmen azidotuko da, eta metilo gorriak gorri kolorea hartuko du.

Prozedura

Ereite-euskarri batekin agarrean hazitako kolonia baten inokulua hartu, identifikatu nahi den bakterioa duena.

Clark eta Lubs izeneko inguru likidoan inokulatu, eta inkubatu 72 orduz 37 °C-tan.

Gero, hazkuntza-inguruari metilo gorriaren soluzioaren 5 tanta gehitu, eta aztertu pH-aren adierazlearen kolore aldaketa:

  • metilo gorria (+): inguruak kolore gorria hartzen du; pH-a oso azidoa da (<4,4)
  • metilo gorria (-): inguruak ez du kolorez aldatzen, edo adierazlearen kolore horia hartzen du.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3519072
  • Wd Datuak: Q3519072