Martha Jones

Martha Jones
Whoniverse (en) Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
ikusi
  • Torchwood eta Doctor Who
Interpretatzailea
ikusi
  • Freema Agyeman
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
Jardueramedikua
time traveller (en) Itzuli
Familia
AmaFrancine Jones
Ezkontidea(k)Mickey Smith (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Tish Jones (en) Itzuli

Martha Jones Doctor Who zientzia fikziozko telesail britainiarreko pertsonaia bat da, Freema Agyemanek antzeztu zuena[1]. Hamargarren Doktorearen bidaia-laguna izan zen eta denboraldi bakarra egin ondoren telesailaren spin-offa den Torchwood telesailean jarraitu zuen.

Pertsonaiaren sorrera

Rose Tyler telesailetik atera ondoren desberdina izango zen bidaia-lagun baten bila hasi ziren. Rose Tyler baino helduagoa da eta bakarrik bizi da. Martha Jonesen familia ere klase ertain-goikoa da eta Martha bera medikuntza ikaslea da. Freema Agyemanek ghanatar eta irandar kurdua arbasoak ditu[2] eta ezaugarri guzti horiekin Erresuma Batuko ahalik eta ikusle gehienak identifikatuak sentitzea bilatu zen, izan ere Rose Tylerren mutil laguna zen Mickey Smithek ez baitzuen inoiz Doktorearen aintzatespenik jaso eta gizartean telesaila arrazista ote zen zurrumurrua hasia zen[3].

Doktorearekin abentura goseagatik hasten da bidaiatzen. Denboraldiak aurrera egin ahala Doktoreaz maiteminduko da eta Doktoreak berdina sentitzen ez duela ikusterakoan bere albotik aldenduko da. Jack Harkness kapitainari jarraika UNIT taldean sartuko da eta Torchwood telesailean jarraituko du istorioak. Tarteka atalen batean Doctor Who telesailean azalduko da, UNIT taldeko kide gisa, dagoeneko soldadu bihurtua.

Freema Agyeman "Doctor Who, Army of Ghosts" (2006) atalean paper txiki bat egina zen, Adeola Oshodi pertsonaia interpretatuz, baina Russell T Davies ekoizleak hala ere castingean hura aukeratu zuten Martha Jones izateko[4]. Lehenengo atalean Adeola Oshodi lehengusina hila aipatzen du, pertsonaia bien arteko lotura ezarriz.

Istorioa

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Martha Jones 23 urteko medikuntza ikaslea da, Londresen jaioa eta hiri bereko Hospital Royal Hope ospitalean praktikak egiten ari dena[5]. "Smith and Jones" atalean hura lan egiten ari den ospitalea Lurretik ilargira eramana izango da bapatean. Smith izenarenpean Doktorea ere ospitale hartan egongo da une horretan. Kontua da Judoon poliziak ospitalean izkutatu zen estralurtar bat atxilotu nahian dabiltzala eta Lurrean jurisdikziorik ez dutenez ospitalea ilargira eramango dute[6]. Martha Jonesek Doktoreari lagunduko dio eta hark eskertze aldera TARDISean bidaiatzera gonbidatzen du. William Shakespeare ezagutzera eramango du lehendabizi[6]. Daleken presoa ere izango da eta "Human Nature" eta "The Family of Blood" ataletan arrazismoa jasango du, 1913an kokatzen baita istorioa.

Aro horretan bizitako azken abentura The Master gaiztoa azaltzen den "The Sound of Drums" eta "Last of the Time Lords" atalak izango dira. Masterra Erresuma Batuko lehen ministro aukeratuko dute eta ondoren Lurra konkistatzeko ahalegina egingo du. Doktorea, Jack Harkness kapitaina eta Martha harrapatuko ditu. Marthak ihes egitea lortuko du eta urtebetez planeta guztian zehar ibiliko da Doktorearen alde hizketan, une erabakiorrean The Master garaitzeko[5]. Denboraldi guztian zehar Doktoreaz maitemintzen joango da baina Doktoreak Rose Tyler maite du oraindik eta bere albotik alde egitea erabakiko du.

Jack Harkness kapitainari jarraituz UNIT soldadu taldean sartuko da, estralurtar arriskutsuen aurka borrokatzen duen talde sekretuan hain zuzen ere. "Reset" atalean mediku baten beharrean daude eta Jackek Marthari deituko dio[7].

Beranduago Doctor Who telesailera itzuliko da "The Sontaran Stratagem" atalean eta Doktorearen laguntzaile berria ezagutuko du, Donna Noble. Sontaran gerlariek Lurra konkistatu nahiko dute eta Martha Jonesen klon bat egingo dute haien alde jokatzeko espia gisa. Doktorea amarruaz konturatuko da eta Donnarekin batera Lurra salbatu eta benetako Martha berreskuratuko du. Azken abentura bat biziko du Doktorearekin "The Doctor's Daughter" atalean.

Hamargarren Doktorearen azken atalean ibilbidean ezagutu dituen pertsonaia guztiak elkartuko dira dalek zitalen sortzailea izan zen Davrosen aurka borrokatzeko. Doktorea eraberritzen ari dela ikusiko da Martha Jones eta Mickey Smith (Rose Tylerren mutil lagun ohia) bikote direla eta ezkondu egin direla[5]. Atal amaierako kredituetan Martha Smith-Jones izenez agertuko da. Biek UNIT taldea utzia dute eta haien kabuz dihardute estralurtar arriskutsuen aurka borrokatzen.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Freema Agyeman | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  2. «From council estate to Tardis: rise of the Timelord's sidekick» hclairezone.tripod.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  3. (Ingelesez) Sherwin, By Adam. (2023-10-14). Sidekick whose time has come. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  4. «BBC - Press Office - Freema Agyeman is new companion to Doctor Who» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  5. a b c (Gaztelaniaz) «Martha Jones» Doctor Who Wiki (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  6. a b «BBC - Doctor Who (David Tennant and Freema Ageyman) - News» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  7. (Ingelesez) Snowden, Josh. (2023-02-23). «Doctor Who: A Martha Jones Spin-Off Is the Perfect Way to Kick Off a New Era» CBR (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2526905
  • Commonscat Multimedia: Martha Jones / Q2526905

  • Wd Datuak: Q2526905
  • Commonscat Multimedia: Martha Jones / Q2526905