Maripoxa Enea etxea

Maripoxa Enea etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLezo
Koordenatuak43°19′17″N 1°53′57″W / 43.32151°N 1.89912°W / 43.32151; -1.89912
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVI. mendea -
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea22

Maripoxa Enea edo Maripoxanea etxea Lezon dagoen XVI. mendeko eraikina da, Done Jakueren ibilbide kulturalak zeharkatzen duen Lezoko kale Nagusiko 6. zenbakian kokatzen dena[1].

Ezaugarriak

Bi isurkiko estalkia dauka eta teilatu gailurra fatxada nagusiarekiko paraleloa da. Beheko solairua eta eta beste hiru ditu eta, azkenekoa ezik, harearrizko harlanduzkoa da etxea. Hirugarren solairua beranduago eraiki zen eta luzitutako harlangaitzezkoa da.

Beheko solairuan erdi puntuko arku itxura duten dobeladun bi sarbide ditu eta erdian burdin hesiz estalitako leiho kronopial bat. Sarbide zabalenean JHS siglak dauzka giltzarrian, sarbide estuan ikur astrolabikoak[2].

Ondarea

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].

Erreferentziak

  1. Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plana. .
  2. (Ingelesez) «Lezo: ondarea eta hiri garapena. Lezoko historia urratsez urrats 5» Issuu (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
  3. «Maripoxa Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q65920579
  • Commonscat Multimedia: Maripoxa Enea etxea / Q65920579

  • Wd Datuak: Q65920579
  • Commonscat Multimedia: Maripoxa Enea etxea / Q65920579