Stade Pierre-Mauroy edukiera: 18.185 lagun inaugurazioa: 2012
Presidentea
Olivier Létang
Entrenatzailea
Paulo Fonseca
Liga
Ligue 1
2022-23
5.a
Webgunea
Webgune ofiziala
Etxekoa
Kanpokoa
Lille O.S.C. (Lille Olympique Sporting Club) Frantziako futbol talde nagusietakoa da, Lille hirikoa. Lau Liga txapelketa eta 6 Kopa eskuratu ditu Frantzian eta UEFA Intertoto Kopa bat ere irabazi zuen 2004 urtean. Etxeko partiduak Stade Pierre-Mauroy estadioan jokatzen ditu.
RC Lens taldearekin lehia handia du eta bien arteko partidak "Iparraldeko derbia" ezizenaz ezagutzen dira.
Historia
Lille hirian baziren bi talde, Olympique Lillois eta Sporting Club Fivois. Bigarren Mundu Gerraren ondorioz talde biak nabarmen ahulduta zeuden eta 1944an bat egitea erabaki zuten, orduan sortu zen Lille Olympique Sporting Club. Berehala izan zuen "urrezko aroa", izan ere 1946 eta 1956 artean bi Liga eta bost Kopa eskuratu baitzituen. George Berry eta André Cheuva izan zituen orduko entrenatzaileak.
XXI. mendean ere emaitza onak izan ditu. 2010-11 denboraldian Liga eta Kopa irabazi zituen, ez ordea Superkopa, eta ordutik goiko postuetan ibili da. 2016an Ligako Kopako finala jokatu zuen eta Paris Saint-Germainen aurka galdu egin zuen 2-1. 2020-21 denboraldian lehia estua izan ondoren puntu bakarraren aldeaz irabazi zuen laugarren liga titulua.
Uniformea
2018-2019
2019-2020
2020-2021
2021-2022
2022-2023
Palmaresa
Frantzian: 10
Ligue 1 (4): 1946, 1954, 2011, 2021.
Frantziako Kopa (6): 1946, 1947, 1948, 1953, 1955, 2011.
Trophée des champions (Superkopa) (0): finalista 1955 eta 2011ean.