Kristinaenea

Kristinaenea
Kristinaeneko urmaela eta Mandasko dukearen jauregia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′N 1°59′W / 43.31°N 1.98°W / 43.31; -1.98
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMaría Cristina Fernanda Brunetti Gayoso de los Cobos
Gladys del Estal Ferreño

Kristinaenea[1] Donostiako Egia auzoan dagoen hiri parke zabala da. 94.960 m² dituelarik, Euskal Herriko hiri parkerik handienetakoa eta landaretsuenetakoa da. Cristina Enea du izen ofiziala. Bestalde, Gladysenea ere deitzen zaio, Guardia Zibilak 1979ko ekainaren 3an Tuteran manifestazio baten aurka egindako kargan hildako Gladys del Estal egiatar ekologistaren omenez.[2]

Cristina hain zuzen María Cristina Fernanda Brunetti Gayoso de los Cobos zen eta berez XIV. Mandas eta Villanueva Dukerriaren jabea zen; baita ere XVIII. Belalcázar Konterriaren jabea. Donostiar batekin ezkondu zen, Fermin Lasala Collado, eta hala, bere senarra Mandasko eta Villanuevako duke kontsorte bihurtu zen.

Kristinaeneko lurretan dago, gorenean, Mandasko dukearen jauregia, duke horren bizileku izana. Hain zuzen ere Mandasko dukearen asmoen gauzatzea da Kristinaenea bera, horretarakoxe eman baitzion jabetza Donostiako Udalari. 1926tik aurrera da Udalaren jabetzakoa.

Eraikinak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiak 2000ko irailean argitaraturiko «Toponimia txikia arautzeko irizpideak» izeneko separatan, loturik agertzen da beti «-ene(a)»: Zabaletaenea, Lubienea, Txartikuenea... eta, beraz, irizpide hori aplikatuz, Kristinaenea behar du izan. Ikus Euskaltzaindiko Jagonet zerbitzutik Joxe Ramon Zubimendik Xabier Armendaritzi emandako erantzuna.[Betiko hautsitako esteka]
  2. Juan Mari Beldarrain: «Gladys del Estal, gaur»,[Betiko hautsitako esteka] Berria, 2006-06-02.

Kanpo estekak

  • Kristinaeneko parkea (Donostiako Udalaren webgunea)
  • Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxea (Donostiako Udalaren webgunea)
  • Cristina Enea Fundazioa[Betiko hautsitako esteka] (Donostiako Udalaren webgunea)
  • (Gaztelaniaz) «Parque de Cristina-Enea», in Javier Gómez Piñeiro eta beste: Guía de espacios de interés lúdico-naturalístico de Guipúzcoa, Instituto Geográfico Vasco, 2002. (INGEBAren webgunetik hartua, 2010-06-18an)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3363809
  • Commonscat Multimedia: Cristina Enea parkea / Q3363809

  • Wd Datuak: Q3363809
  • Commonscat Multimedia: Cristina Enea parkea / Q3363809


Donostiako parkeak

Aieteko parkeaAlderdi EderAmetzagainako parkeaArabako parkeaArbizketa parkeaArkazieta parkeaBasoerdi parkea
Bidebietako parkea • Boulevardeko parkea • Castelao parkeaErregina Erregenetearen parkeaErrotaburuko parkeaEtzieta parkea
Eustasio Amilibia parkea • Frantziako pasealekua • Kristina Eneako parkea • Gipuzkoa plazako parkeaHarriako parkeaKoldo Mitxelena parkeaLarratxoko parkeaLuis Villasante parkeaMelodi parkeaMiramar Jauregiaren parkeaMiramoneko parkea
Okendo plazako parkeaOndarretako lorategiakOrio parkeaOroitzapenaren lorategiaOtxokiko parkeaPagola-Damazelai parkeaPuioko parkeaSalvador Allende parkeaSanta Katalinako parkeaSerafin Baroja parkeaSiustegi parkeaUliako Mintegietako parkeaUliako parkea
Urgullgo parkeaZaragoza plazako parkeaZilegi parkeaZubimusuko parkea