Krepuskulu

Krepuskuluko zeru gorria.

Krepuskulua egunsentiko edo ilunabarreko argitasun motela da, horizontetik hurbil ezkutatuta dagoen eguzkiaren argi-izpiek atmosferako goi-geruzak ukitzean sortua[1]. Bi motakoak izan daiteke orduaren arabera:

  • Goizeko krepuskulua: eguzkiaren irteeraren aurretik gertatzen dena, egunsentia, goizaldea, arginabarra, goiztiria, argi-urratzea edo argi-azkorria izenekoa.
  • Arratsaldeko krepuskulua: eguzkiaren sarreraren ondoren gertatzen dena, ilunabarra, ilunsentia edo arrastiria izenekoa.

Mugak

Krepuskulua mugatzeko eguzkiaren altxatze-angelua θ s {\displaystyle \theta _{\mathrm {s} }} erabiltzen dute, hau da, zeruertz eta eguzkiaren erdigune geometrikoak sortzen duten angelua[2]

Definizioa Eguzkiaren erdigunea eta zeruertz matematikoaren arteko angelua[3]
Eguna −0° 50' ≤ θ s {\displaystyle \theta _{\mathrm {s} }}
Eguzkiaren beheko adarra zeruertzean θ s {\displaystyle \theta _{\mathrm {s} }} = −0° 20'
Eguzkiaren erdigunea zeruertzean θ s {\displaystyle \theta _{\mathrm {s} }} = −0° 35'
Eguzkiaren goiko adarra zeruertzean θ s {\displaystyle \theta _{\mathrm {s} }} = −0° 50'
Krepuskulo zibila −6° ≤ θ s {\displaystyle \theta _{\mathrm {s} }} < −0° 50'
Itsas-krepuskulua −12° ≤ θ s {\displaystyle \theta _{\mathrm {s} }} < −6°
Krepuskulu astronomikoa −18° ≤ θ s {\displaystyle \theta _{\mathrm {s} }} < −12°
Gaua θ s {\displaystyle \theta _{\mathrm {s} }} < −18°

Oharra: Definizio honetan, zenitetik 90° ereduzko zeruertza erabili dute.

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Krepuskulu. .
  2. US Naval Observatory. Rise, Set, and Twilight Definitions. Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada.
  3. Van Flandern, T.; Pulkkinen, K.. (1980). «Low precision formulae for planetary positions» Astrophysical Journal, Supplement Series 31 (3).


  • i
  • e
  • a
Egunaren zatiak
Egunsentia Taritarin (Venezuela)
Egunsentia – Krepuskulua – Eguzki-irteera  • Goiza  • Eguerdia  • Arratsaldea  • Eguzki-sarrera – Krepuskulua – Ilunabarra  • Gaua  • Gauerdia
Ilunabarra Knysnan (Hego Afrika)