Koordenatu polar

Puntuak koordenatu sistema polarrean, O poloa eta L ardatz polarrarekin. Berdez, 3ko koordenatu erradiala eta 60ko koordenatu angeluarra duen edo (3,60°) puntua. Urdinez, (4,210°) puntua.

Koordenatu polarrak bi dimentsiotako plano batean puntu bat angelu eta distantzia banarekin definitzen dituen koordenatu sistema da.

Zehatzago, planoko puntu oro bi koordenaturen bidez (r, θ) non r jatorrizko puntu edo polora dagoen distantzia den eta θ ardatz polarrarekin (Kartesiar koordenatuen x ardatzaren baliokidea) duen angelu positiboa da, erlojuaren orratzen kontrako norantzan neurturik. Distantziari koordenatu erradial edo erradio bektorea deritzo eta angeluari koordenatu angeluar edo angelu polar.

Koordenatu jatorrian, koordenatu erradialaren balioa 0 da eta angeluarena definitu gabea. Batzuetan, jatorriaren balioa, (0, 0°) balioarekin adierazten da.

Ikus, gainera

  • Koordenatu sistema galaktikoa


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q62494
  • Commonscat Multimedia: Polar coordinate system / Q62494

  • Identifikadoreak
  • GND: 4323692-3
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q62494
  • Commonscat Multimedia: Polar coordinate system / Q62494