KK100

KK100
Dorrearen ikuspegia 2011n.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGuangdong
Azpiprobintzia mailako hiriShenzhen
BarrutiLuohu Barrutia
JiedaoGuiyuan Subdistrict
Koordenatuak22°32′45″N 114°06′06″E / 22.54583°N 114.10156°E / 22.54583; 114.10156
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2011ko iraila
Inaugurazioa2011
Arkitektura
ArkitektoaTerry Farrell (en) Itzuli
Egitura ingeniaritzaArup (en) Itzuli
Dimentsioak442 (altuera) m
Solairuak100
Lurrazpian4
45

KK100 edo Kingkey 100, (txinera sinplifikatuz: 京基100), Txinako Herri Errepublikako Shenzhen hirian 2009 eta 2011 urteen artean eraiki zen erabilpen anitzeko etxe orratz bat da. Guztira 97 solairu ditu eta 440 metroko altuera. Eraikitze lanak bukatzean Shenzhengo eraikinik altuena bilakatu zen, Shun Hing Square dorrearen 384 metroak gaindituz.

Dorrearen 97 solairuetatik, 68 solairutan bulegoak dira, 22 solairutan hotel bat eta eraikinaren azken solairuetan lorategi bat eta jatetxeak. Horrez gain, etxe orratzaren behekaldean merkatal-gune txiki bat eraiki zen. Eraikina Terry Farrell and Partners arkitekto taldeak diseinatua da.

Eraikuntza

Etxe orratza eraikitzeko zulaketa lanak 2009. urtean hasi ziren eta azkar burutu zituzten. 2010eko otsailerako dorrearen lehen hogeitabost solairuak eraikiak zeuden. Bost hilabete beranduago, uztailean, beste 35 solairu eraiki zituzten lau eguneko solairu bat altxatuz. 2010eko uztailaren amaieran dorrearen altuera ofiziala 438 metrotik 460 metrora igo zen.

2010eko irailaren hasieran Shun Hing Square etxe orratza gainditu eta Shenzhengo eraikinik garaiena da ordutik. 2011ko martxoaren 22an gorengo garaiera eskuratu zuen.

Eraikuntza argazkitan

  • Dorrearen eraikitze lanen egoera 2009ko urriaren 8an.
    Dorrearen eraikitze lanen egoera 2009ko urriaren 8an.
  • 2010eko otsaila.
    2010eko otsaila.
  • 2011ko martxoa.
    2011ko martxoa.
  • 2011ko martxoa.
    2011ko martxoa.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Dorrearen fitxa skyscraperpage.com webgunean.
  • Dorrearen eraikuntzaren egoera 2009ko azaroaren 14an.[Betiko hautsitako esteka]
  • Eraikuntza lanen egoera 2010eko irailaren 14an.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1470046
  • Commonscat Multimedia: KK100 / Q1470046

  • Wd Datuak: Q1470046
  • Commonscat Multimedia: KK100 / Q1470046


Aurrekoa
Shun Hing Square
Shenzhengo eraikinik garaiena
2011tik
Ondorengoa
Garaiena


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.