Jose Joaquin Arazuriren monumentua
Jose Joaquin Arazuriren monumentua | |
---|---|
Rafael Huertak eginiko Jose Joaquin Arazuriren monumentua bere izena daraman Arazuri doktorearen pasealekuan ikusgai. | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°39′W / 42.82°N 1.65°W / 42.82; -1.65 |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2003ko uztailaren 2a |
Arkitektura | |
Jose Joaquin Arazuriren monumentua Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen Jose Joaquin Arazuri iruindar mediku eta historialiariaren omenezko monumentu bat da. Rafael Huerta eskultorearen lana da.
Kokalekua
Iruñeko Alde Zaharreko mendebaldean dagoen Arazuri doktorearen pasealekuan dago.
Multzoa
- Materiala: Brontzea.
- Irudia: 173 cm.
- Idulkia: 74 x 76 x 67 cm.
- Egilea: Rafael Huerta
Monumentua
2002. urte hasieran, Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialak Jose Joaquin Arazuriri merezitako omenaldia egiteko ideia sustatu zuen, Jose Javier Viñes ekimenaren jagolea izan zelarik. Arazuri, sendagile pediatra eta Iruñeko historiaren ikertzaile nekaezina, 2000. urteko azaroan hil zen. Gero eta jende gehiagok egin zuen bat omenaldiaren ekimenarekin, eta hiriko kultur erakunde batzuk ados jarri ziren, Arazuriren oroitzapenezko eskultura bat ordaintzeko.
Eskultura, Rafael Huerta jaiotzer bizkaitarra den iruindartutako eskulturorearena da. 2003ko uztailaren 2an inaguratu zen, irudia Sagrario Irigaraik, Arazuriren alargunak, estalgabetu zuelarik,
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
- José Joaquín Arazuriren monumentua. Iruñeko Udala
Datuak: Q25475422