Johan Christian Dahl

Johan Christian Dahl

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohan Christian Claussen Dahl
JaiotzaBergen, 1788ko otsailaren 24a
Herrialdea Norvegia
BizilekuaDresden
Bergen
HeriotzaDresden, 1857ko urriaren 14a (69 urte)
Hobiratze lekuaEliasfriedhof (en) Itzuli
Sankt Jacobs cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Emilie von Block (en) Itzuli  (1820ko ekainaren 12a -  1827ko abuztuaren 24a)
Amalie von Bassewitz (en) Itzuli  (1830eko urtarrila -  1830eko abenduaren 11)
Seme-alabak
ikusi
  • Johann Siegwald Dahl (en) Itzuli
    Caroline Elisabeth Dahl (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaDanimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzaknorvegiera
Irakaslea(k)Christian August Lorentzen (en) Itzuli
Ikaslea(k)
ikusi
  • Johann Hermann Carmiencke (en) Itzuli
    Anton Dorph (en) Itzuli
    Heinrich Stuhlmann (en) Itzuli
    Thomas Fearnley (en) Itzuli
    Ernst Ferdinand Oehme (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta katedraduna
Lantokia(k)Dresden
Enplegatzailea(k)Dresden Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Lan nabarmenak
ikusi
  • Norwegian Mountain Landscape (en) Itzuli
    View of Dresden by Moonlight (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Royal Order of Vasa Royal Order of Vasa  (1839)
    Order of the Dannebrog Order of the Dannebrog  (1840)
    Order of St. Olav Order of St. Olav  (1847)
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Musicbrainz: 7a702c1f-98b5-4f96-9bc5-bbb98310c851 Edit the value on Wikidata
Margolariaren hilobia Dresden.

Johan Christian Claussen Dahl, baita ere I.C. Dahl deituraz ezaguna (Bergen, Norvegia, 1788ko otsailaren 24a - Dresde, Alemania, 1857ko urriaren 14), margolari erromantikoa izan zen. Norvegiako paisaien margolaritzaren egile ezagunenetariko bat da, askotan "Norvegiako paisaien margolaritzaren aita" izendatua.[1]

Bizitza

Bergenn (Norvegia) jaioa, arrantzale baten semea izan zen. Lehenego formakuntza Bergengo margolari dekoratzaile bezala izan zen. Bere habilidade ikusita, hiritar batzuek dirua bildu zuten gaztea Kopenhagera bidaltzeko. 1811an Danimarkako Arte Ederren Errege Akademian hasi zen ikasten. Han Christian August Lorentzen, Christoffer Wilhelm Eckersberg eta Jens Juel margolarien eragin zuzena ezagutu zuen.

1818ko udazkenean Europan zeharreko bidaiari ekin zion. Dresden hasita, 1820an Erromara eta Napolira joan zen. 1821ean berriro ere Dresden zegoen; Alemaniako hiri horretan Dorothea Franzisca Friederike Emilie von Block (1801-1827) emakumearekin ezkondu zen. Emilie Dahl erditzeko unean hil zen, aldiz. 1830ean Dahl berriro ere ezkondu zen, orduan Amalie von Bassewitz (1794-1830) ikaslearekin. Amalie ere erditzekotan hil zen urte bat beranduago. Dahk, bestetik, Dresden hil zen, 1857an.[2] 1934an, bere gorpuzkinak Bergenera itzuli zituzten eta San Jacbom elizan lurperatu zituzten.

Ibilbide artistikoa

J.C. Dahl Norvegiako XIX. mendeko bizitza artistikoan eragin handia izan zuen. Haren Norvegiako paisaien interpretazio erromantikoak Europa osoan Norvegiarekiko interesa piztu zuen. Nahiz eta Norvegiatik kanpo bizi egilea askotan itzuli zen, batez ere bere herriko paisaien inspirazioa berreskuratzeko. Dahlek, bestetik, Norvegiako ondarearen aldeko jarrera aktiboa izan zuen; beste intelektual eta artistekin batera Norvegiako Antzinako Monumentuen Babesterako Elkartea sortu zuen. [3] 1836an, beste pertsonekin batera, Norvegiako Galeria Nazionala (Nasjongallerietand) sortu zuen, egungoko Osloko Museo Nazionala. Artistak bere bilduma partikularra museo honi eman zion. Azkenik, Johan Sebastian Welhaven, Frederik Stang eta Henrik Heftyeekin batera, Osloko Elkarte Artistikoa sortu zuen ( Oslo Kunstforening).

Izendapenak

Bizitzan zehar margolariak izendapen asko jaso zituen. Hona hemen nagusiak:

  • Vasako Ordena (1839)
  • Dannebrog Ordena (1840)
  • San Olaf Ordenaren Zalduna (1847)

Lan nagusiak

  • Norvegia, Dresden
  • Ekaitza itsasoan, Dresden
  • Måbødalen (1851), Bergen Kunstmuseum
  • Fra Stedje i Sogn (1836), Bergen Kunstmuseum
  • Hjelle i Valdres (1850), Bergen Kunstmuseum
  • Lysekloster (1827), Bergen Kunstmuseum
  • Stedje i Sogn (1836), Bergen Kunstmuseum
  • Bjerk i storm (1849), Bergen Kunstmuseum
  • Vinter ved Sognefjorden (1827), Osloko Galeria Nazionala
  • Castellammare (1828), Osloko Galeria Nazionala
  • Skibbrudd ved den norske kyst (1832), Osloko Galeria Nazionala
  • Hellefoss (1838), Osloko Galeria Nazionala
  • Fra Stalheim (1842), Osloko Galeria Nazionala
  • Fra Fortundalen (1842), Osloko Galeria Nazionala
  • Stugunøset på Filefjell, (1851) Osloko Galeria Nazionala.

Iruditegia

  • Frederiksborg gaztelua (1814)
    Frederiksborg gaztelua (1814)
  • Avaldsnesko eliza (1820)
    Avaldsnesko eliza (1820)
  • Trolltindene (1823)
    Trolltindene (1823)
  • Hilobi megalitikoa neguan (1824-25)
    Hilobi megalitikoa neguan (1824-25)
  • Ekaitza Dresden (1830)
    Ekaitza Dresden (1830)
  • Naufragio Norvegiako kostaldean (1832)
    Naufragio Norvegiako kostaldean (1832)
  • Watzmann (1835)
    Watzmann (1835)
  • Urkia ekaitzpean (1836)
    Urkia ekaitzpean (1836)
  • Stalheim (1842)
    Stalheim (1842)
  • Frogner Etxea (1842)
    Frogner Etxea (1842)
  • Holmestrand (1843)
    Holmestrand (1843)
  • Kopenhageko portua ilargiaren argipean (1846)
    Kopenhageko portua ilargiaren argipean (1846)


Erreferentziak

  1. http://www.artnet.com/artists/johan-christian-clausen-dahl/
  2. Johan Christian Dahl (1788-1857), Norwegian (ArtSender.com)
  3. Johan Christian Dahl (Art Experts, Inc.)

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johan Christian Dahl Aldatu lotura Wikidatan
  • (Ingelesez) Dahl Artcyclopedia webgunean.
  • (Gaztelaniaz) Dahlen biografia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q164735
  • Commonscat Multimedia: Johan Christian Clausen Dahl / Q164735

  • Wd Datuak: Q164735
  • Commonscat Multimedia: Johan Christian Clausen Dahl / Q164735