Joanes Enrikez Lakarrakoa

Joanes Enrikez Lakarrakoa
Bizitza
Heriotza1321eko irailaren 19a (egutegi gregorianoa)
Familia
AitaHenrike I.a Nafarroakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
ikusi
Jarduerak

Joanes Enrikez (1266 inguruan – 1321eko irailaren 19a) Nafarroako Erresumako infantea eta Lakarrako jauna izan zen.

Aita Henrike I.a Nafarroakoa zuen eta ama berriz ezezaguna. Oihenarten arabera ama zen andereño noble bat. Henrike printzea, oraindik ez zen errege, maitemindu zen bainan andereñoak ez zuen amore eman nahi. Henrikek orduan proposatu zion ezkontzea. Laister haurdun egon zen bainan Tibalt erregeak, haserretuta bere anaiaren ezkontza proiektuarekin, harreman hori mozteko agindu zuen.

Harreman hortatik jaio zen Joanes Enrikez[1].

Batzutan ama Munia Lehetekoa izenarekin agertzen da[2], Antso Lehetekoa eta Luzia Almoraviten alaba[3].

Urte gutxi berantago Henrike errege izan zen (1270ean) eta seguraski arduratu zen haurraren etorkizunaz.

Geroxeago bere arreba Joana erregina izan zen (1274ean).

Denborarekin Joanes Enrikezek lortu zuen kokatzen bere burua Erresumeko nobleziaren artean.

Lakarrako jaunen armarria

Ezkondu zen Lakarrako anderearekin eta Handikien artean onartua izan zen Filipe II.a Nafarroakoaren eskutik. Borrokan hil zen Beotibarko guduan[1].

Ezkontza eta haurrak

1316 inguruan[4], Filipe II.aren garaian, Joanes Enrikez ezkontza bitartez bihurtu zen Lakarrako jauna, emaztea leku honen oinordekoa baitzen.

Bi haur izan zuten:

Erreferentziak

  1. a b Oihenart, Notitia Utriusque Vasconiae (338-339 orr.)http://www.liburuklik.euskadi.net/applet/libros/JPG/parlamento/90008781/90008781.pdf
  2. http://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k346931/f198.image.r=munia%20lehet%20lacarre.langES
  3. http://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k73455h/f261.image.r=lacarre.langES
  4. Martin semea banderazain izendatua izan zen 1350ean. Kargu honetarako ez zuen oso zaharra izan behar.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q19947980
  • Wd Datuak: Q19947980


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.