Jentil zubi

Jentil zubi
Motaarku natural
Geografia
Map
Koordenatuak43°07′18″N 2°43′42″W / 43.121701°N 2.728245°W / 43.121701; -2.728245
Honen parte daEuskal Herriko mitologia
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaArratia-Nerbioi
UdalerriaDima
Babestutako-eremuaUrkiolako natura parkea

Jentil-zubi harrizko arku natural harrigarri bat da Dimako Baltzola kobatik gertu. Zubi azpitik pasatzen da Baltzolako koba horretara joateko bidean.[1][2]

Mitologia

Baltzolako inguruetan mitologiazko ipuin eta legenda ugari jaso dira. Legenda horien arabera Jentilak Baltzola inguruetako mendian bizi omen ziren gizaki eskerga batzuk ziren. Euren zaletasun bat harriak oso urrun jaurtitzea omen zen eta jendeari gauza asko irakatsi omen zioten, esate baterako garia ereiten edo burdina lantzen. Legendak dioenez, zubia jentilek egin zuten, alde batetik bestera pasatzeko.[3]

Nola iritsi

  • Baltzolako inguruneko ibilbidea
    Baltzolako inguruneko ibilbidea

Erreferentziak

  1. «ARRATIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  2. «Jentilzubi | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  3. Arretxe, Jon. (1998). «Baltzola» HABE (277).

Kanpo estekak

  • Jentilzubi Luberri EuskalHerria.org mendi-atarian.
  • Garaio Luberri EuskalHerria.org mendi-atarian.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2413471
  • Wd Datuak: Q2413471