Jarama

Jarama
Jarama
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera194 km
Geografia
Map
Koordenatuak41°09′58″N 3°32′18″W / 41.1661°N 3.5383°W / 41.1661; -3.5383
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaGuadalajarako probintzia
Hidrografia
Ibaiadarrak
ikusi
  • Lozoya (en) Itzuli
    Guadalix (en) Itzuli
    Manzanares (ibaia)
    Jaramillo River (en) Itzuli
    Henares river (en) Itzuli
    Tajuña (en) Itzuli
    Arroyo de las Hoces (en) Itzuli
    Arroyo Vallosera (en) Itzuli
    Q5706133 Itzuli
    Bodonal Stream (en) Itzuli
    Berbellido River (en) Itzuli
    Arroyo de San Benito (en) Itzuli
Arroaren azalera11.000 km²
Arro hidrografikoaTagus Basin (en) Itzuli
Ur-emaria31,7 m³/s
IturburuaPeña Cebollera
(2.119 m)
BokaleaTajo
(482 m)

Jarama Espainiako ibai bat da, Tajo ibaiaren ibaiadar garrantzitsuenetako bat.

Peña Cebolleratik gertu jaiotzen da (Hiru Probintzien Tontorra bezala ere ezaguna, El Cardoso de la Sierran, Ayllongo Mendizerran, Erdialdeko Sisteman), Madril, Guadalajara eta Segoviako probintziek bat egiten duten tokian, Guadalajarko Cardosoko pinudi eta hariztien ondoan.

Guadalajara eta Madrileko probintzietatik egiten du bere ibilbidea. Bere ibaiadarrak, eskuinaldetik, Lozoia, Guadalix eta Manzanares dira. Ezkerraldetik, berriz, Henares eta Tajuña.

Bere ibilbidearen lehen zatian, Montejoko pagadia ertzatzen du, Guadalajara eta Madril probintzien arteko muga eratuz. Guadalajarako probintzian, La Hiruela inguruan barneratzen da, Colmenar de la Sierra, Matallana eta El Vadotik igaroz, non, bere urak, urpean hartutako antzinako herriaren izena daraman urtegian biltzen diren, El Vadon, alegia. Berriz sartzen da Madrilgo probintzian Patones de Abajo herri inguruan, Lozoia ibaiaren urak jasoz. Hemendik aurrera, iparralde-hegoalde norantza jarraitzen du, Talamanca de Jaramatik igaroz eta bere eskuinean Madril hiria bera utziz Barajaseko aireportuaren inguruan. Aireportua igaro ondoren, bere ibaiadar nagusien urak jasotzen ditu, Henares, Tajuña eta Manzanaresenak, alegia. Azkenik, Tajo ibaian isurtzen ditu bere urak, Aranjuezera iritsi baino lehenxeago, bertan bere emaririk gehiena osatuz.

Kanpo estekak

  • Jarama ibaiari buruzko informazioa Madrilgo Erkidegoaren webgunean
  • Jaramari buruzko informazioa elsoto.orgen
  • Jarama ibaia Espainiako gerra zibilean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16508
  • Commonscat Multimedia: Jarama River / Q16508

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 245454925
  • BNE: XX453742
  • GND: 7681812-3
  • LCCN: sh94006797
  • SUDOC: 066838762
  • Lekuak
  • OSM: 2197979
  • TGN: 1125128
  • Wd Datuak: Q16508
  • Commonscat Multimedia: Jarama River / Q16508