Jacques Charles François Sturm

Jacques Charles François Sturm

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGeneva, 1803ko irailaren 29a
Herrialdea Frantzia  1813)
Genevako Errepublika  (1813 -  1815)
 Suitza  (1815 -  1833)
 Frantzia  (1833 -
HeriotzaParis, 1855eko abenduaren 15a (52 urte)
Hezkuntza
HeziketaÉcole polytechnique
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
École polytechnique  (1840 -
Jasotako sariak
ikusi
  • Copley Domina  (1840)
    Ohorezko Legioko ofiziala Ohorezko Legioko ofiziala
    Grand prix des sciences mathématiques  (1834)
    Foreign Member of the Royal Society  (1840ko ekainaren 4a)
    72 names on the Eiffel Tower
KidetzaSociété Philomathique de Paris (en) Itzuli
Frantziako Zientzien Akademia
Royal Society
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia

Jacques Charles François Sturm (Geneva, Suitza, 1803ko irailaren 29a - Paris, Frantzia, 1855eko abenduaren 15a) matematikaria izan zen. Ekuazioaren teoriaren gainean asmakizun ugari egin zituen; ezaguna da haren izena duen teoremagatik.

Broglietarren tutorea izan zen Parisen 1823-24. urteetan, eta frantses matematikari eta zientzia-gizon ugarirekin topo egin zuen han. 1826. urtean, urpean hotsak duen abiaduraren lehendabiziko neurketa zehatza egin zuen. Strumen teorema aurrenik 1829. urtean argitaratu zen Mémoire sur la résolution des équations numériques (Zenbaki ekuazioen gidaliburua) obran atera zen. René Descartesen garaitik ebazpiderik izan ez zuen arazo bati irtenbidea eman zion, ekuazio aljebraiko batek aldagaiaren hein jakin batentzat dituen erroak kalkulatzeko metodoa asmatu baitzuen.

1834. urtean, ekuazio diferentzialez egin zuen ikerketa argitaratu zuen, Frantzian arrakasta handia eman ziona. 1836an Frantziako Zientzia Akademiako kide hautatu zuten eta Parisko Eskola Politeknikoan matematika irakasle hautatu zuten. 1840. urtean Siméon Denis Poissonen ordezko hautatu zuten Parisko Zientzietako Fakultatean.

Hasieran analista izan bazen ere, gerora lan garrantzitsuak egin zituen geometria proiektiboari buruz, eta baita geometria diferentzialari buruz ere. Haren obren artean aipagarriak dira, besteak beste, hil ondoren argitaratu ziren Cours d'analyse de l'École Polytechnique eta Cours de méchanique de l'École Polytechnique.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q123485
  • Commonscat Multimedia: Jacques Charles François Sturm / Q123485

  • Wd Datuak: Q123485
  • Commonscat Multimedia: Jacques Charles François Sturm / Q123485