Hornidura elektriko

Artikulu hau erabilera orokorreko hornidura elektrikoari buruzkoa da; energia elektrikoaren sorkuntza, garraio eta banaketari gaitzat duena beste hau da: «Sare elektriko»
Hornidura elektrikoari konektatutako mahagaineko lanpara.
Loki ar desberdin bi.

Hornidura elektrikoa —ingelesez: mains electricity, mains power—, erabilera orokorreko korronte alternozko energia elektrikoaren hornidura da. Beste termino batzuk kontsumoko hornidura elektrikoa, kontsumoko elektrizitatea, etxebizitzetako hornidura elektrikoa edo etxebizitzetako elektrizitatea izan daitezke.

Hornidura elektrikoaren ezaugarri nagusiak tentsioa eta maiztasuna dira. Hauek herrialdearen arabera aldatzen dira. Europan, Asia gehiengoan, Hego Amerika gehiengoan eta Australian 230 volteko tentsioa eta 50 hertzeko maiztasuna erabiltzen da. Ipar Amerikan konbinazio hedatuena 120 volt eta 60 hertzekoa da. Beste tentsio batzuk ere erabiltzen dira, eta herrialde batzuk, adibidez, 230 volt baina 60 hertzetan erabiltzen dute.

Bidaiariek kontutan hartu behar dute zein den tokiko hornidura elektrikoa; tentsio eta maiztasun jakin batekin funtzionatzeko diseinatuak dauden gailu batzuk, beste tentsio edo maiztasun bat ezartzerakoan, agian ez dute funtzionatuko, edo izorratu egin daitezke. Herrialde desberdinetan erabiltzen diren loki desberdinek batzuetan gailua tentsio eta maiztasun ezegokiekin erabiltzea eragozten dute.

Hornidura elektriko sistemak

Munduan zehar hainbat hornidura elektriko sistema aurkitu daitezke, etxebizitzetako eta komertzio txikietako gailu elektrikoak elikatzeko eta argiztapenerako. Sistema desberdinek ezaugarri hauek dituzte:

  • Tentsioa.
  • Maiztasuna.
  • Loki motak.
  • Lurreratze sistema.
  • Gainkorronte —zirkuitu-laburrek sortutakoak adibidez—, deskarga elektriko eta su arriskuen aurkako babesak.
  • Parametroen perdoia.

Parametro guzti hauek herrialdearen araberakoak dira. Tentsioak orokorrean 100-240 volt tartean egoten dira —balio efikaza—. Ohiko maiztasun biak 50 Hz eta 60 Hz dira. Gaur egun sistema erabilienak sistema monofasikoa eta sistema trifasikoa dira, XX. mendearen hasieran bi faseko sistemak ere erabili zirelarik. IEC 60038 estandarrean aipatzen diren 230 V/50 Hz eta 120 V/60 Hz konbinazio modernoak ez ziren XX. mendeko hasieran erabiltzen, eta gaur egun ez dira guztiz unibertsalak.

Sistema trifasikoa erabiltzen duten instalazio industrialetan, makina haundientzako tentsio haundiagoak erabiltzen dira —eta loki desberdinak—, baina argiztapenerako eta ekipamendu txikientzat aipatutako ohiko tentsioak erabiltzen dira.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q387400
  • Commonscat Multimedia: Mains electricity / Q387400

  • Wd Datuak: Q387400
  • Commonscat Multimedia: Mains electricity / Q387400
  • i
  • e
  • a
Zirkuitu elektrikoak
(Elektrizitatea • Elektronika (Elektronika analogikoa • Elektronika digitala • MikroelektronikaNanoelektronikaOptoelektronikaPotentzia-elektronika)
Neurri elektrikoak
(unitatea)
Potentzial diferentzia edo tentsioa (V) • Indar elektroeragilea (V) • Intentsitatea edo korrontea (A) • Eroankortasuna (S/m) • Erresistibitatea (Ωm) • Erresistentzia (Ω) • Erreaktantzia (Ω) • Inpedantzia (Ω) • Konduktantzia (S) • Suszeptantzia (S) • Admitantzia (S) • Karga elektrikoa (C) • Kapazitantzia edo kapazitatea (F) • Induktantzia (H) • Potentzia elektrikoa (W) • Maiztasuna (Hz) • Irabazia (dB) • Balio efikaza
Neurgailuak
Legeak
Elektrizitate iturriak
Korronteak
Eroale eta konexioak
Konexio konfigurazioak
Seinaleak
Osagai elektronikoak
Pasiboak
Aktiboak
Elektromekanikoak
EtengailuaSakagailua • Kommutadorea • ErreleaKontaktorea
Motor elektrikoak
Korronte zuzenekoak
Korronte alternokoak
Motor asinkrono monofasikoa • Motor asinkrono trifasikoaMotor unibertsala
Zirkuitu integratuak
Analogikoak
OsziladoreaAnplifikadore operazionala • 555 tenporizadorea
Digitalak
Ate logikoa • Memoria • MikrokontrolagailuaPUZaGPUa
Mistoak
Zirkuituen diseinua
Zirkuitu-diagramaIkur elektronikoa • Prototipo plaka • Zirkuitu inprimatua • Diseinu elektroniko automatizatua
Arriskuen prebentzioa