Herbehereetako futbol selekzio nazionala Herrialdea HerbehereakIzengoitia Oranje (laranja)Elkartea Royal Dutch Football Association (en) Selekzionadorea Louis van GaalKapitaina Virgil van Dijk Partida gehien Wesley Sneijder (134) Goleatzailea Robin van Persie (50) FIFA kodea NED FIFA sailkapena 8 Historiala Lehen partida Belgika 1 - 4 Herbehereak Anberes, 1905eko apirilaren 30aEmaitzarik onena Herbehereak 11 - 0 San Marino Eindhoven, 2011ko irailaren 2aEmaitzarik okerrena Ingalaterra (amateurrak) 12 - 2 Herbehereak Darlington, Ingalaterra, 1907ko abenduaren 21aParte-hartzailea
Selekzioa 1974eko Munduko Futbol Txapelketan. Johan Cruyff lehenengoa da eskuinetik. Danimarkaren aurkako partida 2012an. Zaleak. Herbehereetako futbol selekzio nazionala herrialde hartako ordezkaria da. 1905ean lehenengo partida jokatu zuten, Belgikaren aurka hain zuzen ere. Hiru aldiz izan da munduko txapeldunordea eta behin Europako txapelduna.
Historia 1900-1920 Bi hamarkada hauetan hiru aldiz brontzezko domina eskuratu zuen Olinpiar Jokoetan , 1908 , 1912 eta 1920an .
1974-1978 Munduko Futbol Txapelketan txapeldunorde izan zen 1974 an (Alemania Federalak 2:1 Herbehereek) eta 1978 an (Argentinak 3:1 Herbehereek), tartean Johan Cruyff , Johan Neeskens , Rob Rensenbrink , Willy van de Kerkhof eta René van de Kerkhof jokatzen ari zirelarik.
1988 Bestela, Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen 1988 an, tartean Ruud Gullit , Marco van Basten , Frank Rijkaard eta Ronald Koeman jokalariek osatzen zuten taldearekin.
1998 1998ko Munduko Futbol Txapelketan 4. postua eskuratu zuten, Edwin van der Sar , Dennis Bergkamp eta De Boer anaiak tartean zirelarik.
2010-2014 2010eko Munduko Futbol Txapelketa an hirugarren eta azken aldiz munduko txapeldunorde bilakatu zen (Espainiak 1:0 Herbehereek), Arjen Robben , Robin Van Persie eta Wesley Sneijder jokalari nabarmenen artean zeudelarik.
2014ko Munduko Futbol Txapelketan 3. postua eskuratu zuen, Arjen Robben eta Robin Van Persie berriro nabarmendu zirelarik.
Palmaresa Txapeldun (0): Txapeldunorde (3): 1974an, 1978an eta 2010ean . 3. postua (1): 2014an . 4. postua (1): 1998an . Hirugarrenak 1908, 1912 eta 1920an.
Besterik Ibilbidea Urtea Munduko Txapelketa 1930 ez zuen parte hartu 1934 9.a 1938 14.a 1950- 1970 ez zen sailkatu 1974 Finalista 1978 Finalista 1982- 1986 ez zen sailkatu 1990 15.a 1994 7.a 1998 4.a 2002 ez zen sailkatu 2006 11.a 2010 Finalista 2014 3.a 2018 ez zen sailkatu
Urtea Europako Txapelketa 1960- 1972 ez zen sailkatu 1976 3.a 1980 5.a 1984 ez zen sailkatu 1988 Txapelduna 1992 3.a 1996 8.a 2000 3.a 2004 4.a 2008 6.a 2012 15.a 2016 ez zen sailkatu
Uniformea Historikoa Irabazitako Txapelketa Azken Munduko Txapelketak (sailk ) - Ez zen sailkatu Jokalari aipagarrienak 2022ko irailaren 25ean eguneratua.
Parte hartzeak Wesley Sneijder da partida gehien jokatu dituena. Golegileak Robin van Persie da goleatzaile nagusia. Entrenatzaileak Urte gehien egondako entrenatzailea Bob Glendenning (1923 eta 1925-1940) izan zen, eta bere atzetik Elek Schwartz (1957–1964).
Nabarmendu dira selekzioak Munduko eta Europako txapelketetan lortutako postuengatik Rinus Michels (1974 eta 1988), Ernst Happel (1978), Guus Hiddink (1998), Bert van Marwijk (2010) eta Louis van Gaal (2014).
Emakumezkoen selekzioa 2017ko Europako Futbol Txapelketako garaipena ospatzen. Historia 1971 urtean debuta egin arren hamarkadetan maila apala izan du. 2009an sailkatu zen lehen aldiz Europako Futbol Txapelketa jokatzeko eta final laurdenetara iritsi zen. Ordutik aurrera Europako eta Munduko txapelketetan aritu da. 2017an Europako Txapelketa antolatu zuen eta Txpelduna izan zen.
Palmaresa Kanpo estekak (Nederlanderaz) Ons Oranje (Ingelesez) Selekzioaren jokalarien markak historian zehar