Hangzhouko metroa

Hangzhouko metroaren ibilbidea 2012ko azaroan.

Hangzhouko metroa (txineraz: 杭州地铁), Txinako Herri Errepublikako Zhejiang probintziako Hangzhou hiria eta inguruko guneak elkartuko dituen garraiobidea da. Eraikuntza 2006ko martxoan hasi eta 2012ko azaroaren 24an zabaldu zen[1].

2008ko krisialdi ekonomikoari aurre egiteko Txinako gobernuak azpiegiturak eraikitzeko aurrekontua laukoiztu egin zuela eta, Hangzhouko metro sarea eraikitzeko lanak azkartu egingo dira. Etorkizunean, metroak zortzi linea eta 278 kilometro izango ditu.

Metroa Hangzhou Subway Group Co. Ltd enpresa publikoak kudeatuko du.

Eraikuntza

Metroaren plangintza, Txinako hiri handi guztietan gertatu bezala 1990eko hamarkadan aurkeztu zen, eta lanak 2003ko irailean hastear zirela, atzeratu egin ziren, aurrez egindako gastuen aurrikuspena gainditzean. Lehen linearen behin betiko plangintza 2007ko urtarrilaren 11n onartu zen.

Hiriko metroaren eraikuntzaren lehen fasea 2007ko martxoaren 28an hasi zen eta ondorengo faseak urte hartako uda eta udazkenean abiatu ziren. Lehen fasean sei geltoki eraikiko dira Jiubao ekialdea, Binjiang, Wenzhe kalea, eta Qianjiang Hiri Berriko lurpeko hiru geltoki.

Lehen linearen eraikuntzak 15.000 milioi yuango aurrekontua dauka.

Lineak

HANGZHOUKO METROA
Linea Ibilbidea Luzera (km) Geltokiak Zabaltze data Azken luzapena Maiztasuna (min)
1 Linping/Xiashajiagbin - Xianghu 47,97 30 2012
GUZTIRA 48,0 30

1. linea

Hangzhouko metroaren lehen linea Xiaoshan Xiang lakuan hasi, Qiantang ibaia igaro eta Xiasha eta Linpin barrutietara heltzen da.

2008ko azaroaren 15ean tunel baten 75 metro erori ziren Xiaoshan barrutiko Fengqing etorbidean, 17 pertsona hil ziren.

2. linea

Metroaren bigarren linearen eraikuntza 2008ko irailaren 28an hasi zen. 16 kilometro inguru izango ditu eta lanak 2013rako amaitzea espero da.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20130617174207/http://www.zj.xinhuanet.com/newscenter/headlines/2012-11/22/c_113766139.htm

Kanpo estekak

  • (Txineraz) Hangzhouko metroaren webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2419742
  • Commonscat Multimedia: Hangzhou Metro / Q2419742

  • Lekuak
  • OSM: 16250194
  • Wd Datuak: Q2419742
  • Commonscat Multimedia: Hangzhou Metro / Q2419742


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Txinako Herri Errepublikako metroak Txinako Herri Errepublikaren bandera
Eraikiak: Beijing | Changchun | Changsha | Chengdu | Chongqing | Dalian | Hangzhou | Harbin | Hong Kong | Guangzhou | Kunming | Nanjing | Ningbo | Shanghai | Shenyang | Shenzhen | Suzhou | Tianjin | Wuhan | Xi'an | Zhengzhou
Eraikitzen:: Changzhou | Dongguan | Fuzhou | Guiyang | Hefei | Jinan | Lanzhou | Macau | Nanchang | Nanning | Ordos | Qingdao | Shijiazhuang | Urumqi | Wenzhou | Wuxi | Xuzhou
Proiektuan:: | Baotou | Datong | Ganzhou | Haikou | Hohhot | Huizhou | Jiaxing | Jiujiang | Kunshan | Luoyang | Mudanjiang | Quanzhou | Shijiazhuang | Taiyuan | Weifang | Xiamen | Yinchuan | Zhangjiagang | Zhongshan | Zhuhai | Zibo