Habiak

Habiak
Anari taldearen Estudioko grabazioa
Argitaratze data2000
Grabazioa2000. urteko udazkena
DiskoetxeaEsan Ozenki Records
EkoizpenaKaki Arkarazo eta Anari

Habiak Anari kantariaren estudioko grabazio bat da, 2000an plazaratua, Anariren izena bakarlaritzat agertzen duen bigarrena. Oso grabazio landua izan zen, kolaborazio ugarirekin. Diskoak arrakasta handia izan zuen, espainiar estatuan disko onenen arteko zerrendan sartzea lortu baitzuen, Rockdelux aldizkariak argitaratu zuenez. Aldizkari berak 2004an Espainiako XX. mendeko disko onenen zerrendan kokatu zuen, 77. postuan. Denborak handiago egin du grabazio hau.

Musikariak

  • Anari Alberdi: piano, gitarra
  • Drake, baxua
  • Mikel Abrego: bateria, sanplerra eta programaketak
  • Xabi Strubell: gitarrak, kontrabaxua
  • Kaki Arkarazo: gitarrak
  • Mikel Azpiroz: hammond organoa
  • Jomes: zerra melodikoa, hammond organoa
  • Pello Ramírez: txeloak
  • Xabi Zeberio: biolinak
  • Ahotsak: Ruper Ordorika, Petti eta Zulu

Kantuen zerrenda

Kanta guztiak Anarirenak dira, hiru izan ezik: "Aztia", Mi-rena; "Zuganako bidea", Jon Maiarena; eta "Amultsu dator iluna", Juan Luis Zabalarena.

  1. "Habiak"
  2. "Bihotza galdu dut"
  3. "Denbora"
  4. "Geuk piztutako suak"
  5. "Aztarnak"
  6. "Aitormena"
  7. "Zubiak"
  8. "Aztia"
  9. "Zuganako bideak"
  10. "Amultsu dator iluna"
  11. "Ekilibristak"
  12. "Itsas erauntsiak"

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • CDa, Youtuben.
  • (Gaztelaniaz) Diskoaren gaineko iruzkina.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q25475583
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Badok: anari/habiak
  • Wd Datuak: Q25475583