Gorputz-adar
Gorputz-adarrak giza gorputzaren enborretik ateratzen diren 4 atalak dira. Horietako bi (goikoak) toraxetik irteten dira, eta beste biak (behekoak) pelbisetik.
Goikoak
Goitik hasita, atal hauek dituzte:
- Sorbaldak.
- Besoak.
- Besaurreak.
- Eskuak.
Bestela, arteria eta zain periferikoek eta nerbio periferikoek osatzen dituzte euren barrualdea.
Behekoak
Goitik hasita, atal hauek dituzte:
- Aldakak.
- Izterrak.
- Hankak.
- Oinak.
Bestela, arteria eta zain periferikoek eta nerbio periferikoek osatzen dituzte euren barrualdea.
Lotutako gaixotasunak
Erreumatologiako, Neurologiako, Kirurgia kardiobaskularreko eta Traumatologiako espezialistak arduratzen dira bereziki hauetaz:
- Artritia.
- Artrosia.
- Baskulopatia periferikoa.
- Hezur hausturak.
- Miopatiak.
- Miositis.
- Neuropatia periferikoa.
- Paralisiak.
- Tendinitis.
- Traumatismoak.
- Tronbosi periferikoak.
Kanpo estekak
- Datuak: Q190780
- Multimedia: Limbs / Q190780