Gidabaimen

Gidabaimena bide publikoetatik ibilgailuak erabiltzea baimentzen duen dokumentua da.[1]

Edozein gidari dokumentu originala edo konpultsatutako kopia bat eramatera beharturik dago. Betekizun hau ez baldin bada betetzen, polizia-agenteek ibilgailua ibilgetu ezezik gidaria ere salatuko dute.

Europar Batasuna

Gidabaimenak Europar Batasunean

Gidabaimen motak

A1

  • Gutxieneko adina: 16 urte.
  • Zer gidatzea baimentzen du?:
    • Bi edo hiru gurpileko ziklomotor eta kuadriziklo arinak.
    • Higikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak.
    • Motozikleta arinak sidekarrik gabe:
      • Gehieneko zilindrada: 125 cm3koa.
      • Gehineko potentzia: 11KWekoa.
      • Gehieneko potentzia/masa erlazioa: 0,11 KW/Kgkoa.
      • Gidalizentziekin gidatu daitezkeen ibilgailuak.
  • Oharra:
    • Motozikleta hutsean dagoenean baimendutako gehieneko masaren %50a gainditzen ez badu, atoi eta erdiatoiak arrastatzea baimentzen du.

A

  • Gutxieneko adina: 18 urte.
  • Zer gidatzea baimentzen du?:
    • Bi edo hiru gurpileko ziklomotor eta kuadriziklo arinak.
    • Higikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak.
    • Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuadrizikloak.
    • Sidekar eta sidekarrik gabeko motozikletak.
  • Oharrak:
    • Automatikoki, A1 gidabaimena lortzen da ere.
    • Motozikleta hutsean dagoenean baimendutako gehieneko masaren %50a gainditzen ez badu, atoi eta erdiatoiak arrastatzea baimentzen du.
    • 25 KWko potentzia edota 1,6 KW/Kgko potentzia/masa erlazio baino gehiagoko motozikletak gidatu ahal izateko, gutxienez, 2 urteetako esperientzia eduki behar da A1 gidabaimenak gidatzera baimentzen dituen motozikletekin.

B

  • Gutxieneko adina: 18 urte.
  • Zer gidatzea baimentzen du?:
    • Bi edo hiru gurpileko ziklomotor eta kuadriziklo arinak.
    • Higikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak.
    • Kuadriziklo motordunak.
    • 9 eserleku dituzten ibilgailuek (gidaria barne) eta gehienez 3500 Kgko baimendutako gehieneko masatik pasatzen ez diren ibilgailuek, 750 Kgko BGM duten atoi arinak arrastatu ditzakete.
    • Ibilgailuek 750 Kg baino gehiagoko atoiak arrastatu ditzakete ibilgailu-taldearen BGM 3500 Kgko baino handiagoa bada eta atoiaren BGM ibilgailua hutsean dagoenean baino txikiagoa bada.
    • Nekazaritzako ibilgailu autopropultsatuak, nahiz eta baimendutako masa eta dimentsioak gainditu. Gehienez, 9 pertsona garraiatu dezakete (gidaria barne).
    • 40 Km/hko baimendutako gehieneko abiadura duten ibilgailu bereziak.
  • Oharrak:
    • 3 urte baino gehiagoko esperientziarekin, A1 gidabaimeneko motozikletak gidatzea baimentzen da, baina bakarrik Espainian erabiltzeko.
    • 3500 Kgko BGM duen ibilgailua + 750 Kg atoi arina = 4250 Kgko BGM duen ibilgailu-taldea.
    • 2500 Kgko BGM eta 1800 Kgko tara duen ibilgailuak + 1000 Kgko atoia = 3500 Kgko BGM duen ibilgailu-taldea.
    • Gidariak ezin izango du 8 pertsona baino gehiago garraiatu.

C1

  • Gutxieneko adina: 18 urte.
  • Ezinbestekoa da: B gidabaimena indarrean edukitzea.
  • Zer gidatzea baimentzen du?:
    • 3500 Kg eta 7500 Kg arteko BGM duten ibilgailuak gidatzea. Gainera, gidariak ezin izango du 8 pertsona baino gehiago garraiatu.
    • Ibilgailuek 750 Kgko BGM duten atoi arinak arrastatu ditzakete.
  • Oharra:
    • Gidabaimen honekin, automatikoki BTP gidabaimena eskuratzen da.

C

  • Gutxieneko adina: 21 urte (18 urte C1 izanez gero).
  • Ezinbestekoa da: B gidabaimena indarrean edukitzea.
  • Zer gidatzea baimentzen du?:
    • 3500 Kg baino gehiagoko BGM duten ibilgailuak gidatzea. Gainera, gidariak ezin izango du 8 pertsona baino gehiago garraiatu.
    • Ibilgailuek 750 Kgko BGM duten atoi arinak arrastatu ditzakete.
  • Oharra:
    • Gidabaimen honekin, automatikoki BTP eta C1 gidabaimena eskuratzen da.

D1

  • Gutxieneko adina: 21 urte.
  • Ezinbestekoa da: B gidabaimena indarrean edukitzea.
  • Zer gidatzea baimentzen du?:
    • Pertsona-taldeak garraiatzeko prestaturik dauden ibilgailuak, baina bakarrik 9 eta 17 pertsona artean garraiatzeko.
    • Ibilgailuek 750 Kgko BGM duten atoi arinak arrastatu ditzakete.

D

  • Gutxieneko adina: 21 urte.
  • Ezinbestekoa da: B gidabaimena indarrean edukitzea.
  • Zer gidatzea baimentzen du?:
    • Pertsona-taldeak garraiatzeko prestaturik dauden ibilgailuak, 9 pertsona baino gehiago garraiatzeko.
    • Ibilgailuek 750 Kgko BGM duten atoi arinak arrastatu ditzakete.
  • Oharra:
    • Gidabaimen honekin, automatikoki D1 gidabaimena eskuratzen da.

E

  • Gutxieneko adina:
    • B+E: 18 urte.
    • C1+E: 18 (B gidabaimenarekin) edota 21 urte.
    • C+E: 18 (Bedota 21 urte.
    • D1+E: 21 urte.
    • D+E: 21 urte.
  • Ezinbestekoa da: B, C1, C, D1 edo D gidabaimena izatea.
  • Jakin beharrekoa:Gainera, E baimena bakarrik gidabaimen batentzako balio du eta gidabaimen hori aurrez izatea eskatzen du. Beraz, E gidabaimenak bakarrik konbinazio bakar batentzako balio du.
  • Zer gidatzea baimentzen du?:
    • 750 Kg baino gehiagoko BGM duten atoi arinak arrastatu daitezke.

BTP

  • Gutxieneko adina: 18 urte.
  • Ezinbestekoa da: B gidabaimena indarrean edukitzea.
  • Zer gidatzea baimentzen du?:
    • Ibilgailu bereziak.
    • Lehentasunezko ibilgailuak.
    • Eskola-umeak garraiatzeko autobusa.
    • Taxiak.
    • Txofer gisa lan egin alokairuan dauden autoetan.

Erreferentziak

  1. Kategoria kontrolatzailea lizentzia deszifratzeko. .

Ikus, gainera

  • Europar Batasuneko gidabaimena

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q205647
  • Commonscat Multimedia: Driver's licenses / Q205647

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX549355
  • BNF: 11975685c (data)
  • GND: 4129962-0
  • LCCN: sh85010130
  • NKC: ph117286
  • Wd Datuak: Q205647
  • Commonscat Multimedia: Driver's licenses / Q205647