Georgia (AEB)
- Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Georgia (argipena)».
Georgia (AEB) | |||
---|---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ereserkia | |||
Georgia on My Mind | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | ||
ISO 3166-2 | US-GA | ||
Hiriburua | Atlanta | ||
Georgiako gobernadorea | Brian Kemp (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 33°00′N 83°30′W / 33°N 83.5°W / 33; -83.5 | ||
Azalera | 153.909 km² | ||
Mugakideak | Hego Carolina, Ipar Carolina, Tennessee, Alabama eta Florida | ||
Punturik altuena | Brasstown Bald (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 10.711.908 (2020ko apirilaren 1a) 497.048 (2015) | ||
Dentsitatea | 69,6 bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 3.830.264 | ||
Hizkuntza ofiziala | ingeles | ||
Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu eta America/New_York (en) | ||
georgia.gov |
Georgia[1] Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdeko estatu bat da. Atlanta du hiriburua. Guztira 10 milioi biztanle inguru ditu.
Geografia
Iparraldean Tennessee eta Ipar Carolina, hegoaldean Florida, ekialdean Hego Carolina eta Ozeano Atlantikoa eta mendebaldean Alabama mugakide ditu.
Iparraldean Apalatxe mendiak ditu; hego-ekialdean Piedmonteko hegiak eta ekialdean eta hegoaldean kostaldeko ordokia.
Ekonomia
1920ko hamarkada arte kotoia ekoizpen nagusia izan zen, baina urte hartako krisialdiaren eraginez, nekazaritza eraberritu eta tabakoa, kakahuetea eta piperra zabaldu ziren. Bestetik, lurraldeko baso handiez baliatuta, zuraren inguruko industriak indar handia du.
Unibertsitatea eta goi ikasketetako ikastetxe asko ditu.
Georgiar ezagunak
- James Carter (1924-), AEBetako presidentea (1977-1981).
- Martin Luther King (1929-1968), politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- Flannery O'Connor (1925-1964), idazlea.
- Julia Roberts (1967-), aktorea.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-4-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
Kanpo estekak
- Datuak: Q1428
- Multimedia: Georgia (U.S. state) / Q1428
- (Ingelesez)Estatuko gobernuaren webgunea[Betiko hautsitako esteka]
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |