Fozio

Fozio

Irudi gehiago

Konstantinoplako patriarka ekumeniko

877 - 886
Ignatius of Constantinople (en) Itzuli - Stephen I of Constantinople (en) Itzuli

Konstantinoplako patriarka ekumeniko

858 - 867
Ignatius of Constantinople (en) Itzuli - Ignatius of Constantinople (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, c. 820
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaArmenia, 893ko otsailaren 6a ( urte)
Familia
AitaSergios
AmaIrene
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakbibliografoa, ministroa, idazlea eta filosofoa
Lan nabarmenak
ikusi
  • Bibliotheca (en) Itzuli
    Nomocanon (en) Itzuli
Santutegia
Otsailaren 6
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Fozio (grezieraz: Φώτιος, Phōtios; Konstantinopla, c. 820 - Bordi, Armenia, 893ko otsailaren 6a) Bizantzioko elizgizona eta Eliza Ortodoxoko santua izan zen.

Bizitza

Mikel III.ak Konstantinoplako aitalehen izendatu zuen 858an, Ignazioren ordez, baina 863an Nikolas I.a Aita Santuak eskumikatu eta kargutik bota zuen. Foziok, 867an Konstantinoplan bildu zen kontzilioaren bidez, Aita Santua eskumikatuz erantzun zion (Fozioren zisma). Basilio I.a enperadoretzara heltzean, kargutik kendu zuen eta berriro Ignazio jarri, eta Konstantinoplako IV. kontzilio ekumenikoak (869-870) kondenatu zuen. Ignazio hiltzean (877), berriro aitalehen izendatu zuten, eta harreman onak izan zituen harrezkero Erromarekin. Hala ere, beti ortodoxiaren aldeko sutsu agertu zen Erromaren aurrean, eta haren jarrera hartu zuten ortodoxoek eredutzat XI. mendean eliza ortodoxoa Erromatik banatu zenean. Berak eratu zuen Zirilo eta Metodioren misioa eslaviarren artean (862-863).

Idazlanak

Bere obra nagusiak Myrobiblion edo Biblioteka, Amphilochia, Manikeoen kontra eta Izpiritu Santuari buruzko saiakera dira.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/09/25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fozio Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q243187
  • Commonscat Multimedia: Photios I of Constantinople / Q243187

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 14775071
  • ISNI: 0000000079708327
  • BNE: XX929747
  • BNF: 119196090 (data)
  • BNC: 000215852
  • CANTIC: a10085695
  • GND: 118594095
  • LCCN: n80125110
  • NKC: jn19981001296
  • NLA: 35421930
  • SUDOC: 027071111
  • BIBSYS: 90192310
  • UB: a1018491
  • ICCU: CFIV043630
  • Open Library: OL79798A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02217/eu_f_1064/f1064
  • Britannica: url
  • Ondare historikoa
  • FMIS: LSH/agents/49981
  • Wd Datuak: Q243187
  • Commonscat Multimedia: Photios I of Constantinople / Q243187