Etologia

Etologia animalien portaera ikertzen duen biologiaren adarra da. Animalien jokaera zientzialari askok aspalditik aztertu badute ere, zientzia berri gisa etologia 1960. hamarkadan jaio zen, Nikolaas Tinbergen holandarra, eta Konrad Lorenz eta Karl von Frisch austriarrak egindako lanekin (hiru zientzialari horiek Medikuntza eta Fisiologiaren Nobel Saria eskuratu zuten 1973an).

Etologian jarduten duten zientzialariak etologoak dira.

Etologiak animaliak beren ingurunean aztertzen ditu, baina baita laborategian ere, naturako eta laborategiko lanak uztartuz. Biologiaren arlo honek lotura estuak ditu zientziaren beste adarrekin: anatomia, fisiologia, ekologia eta psikologiarekin, besteak beste.

Animalien portaera aztertzen duenez, gizakion portaera ere etologiaren lan-arloan sartzen da. Gure senezko portaerak jarraitzen dituen arauek, bereziki, etologoen arreta erakartzen dute.

Bestalde, etologoek animalien jokaeran eragiten duten faktoreak aztertzen dituzte: sena eta ikasketa prozesuak, batik bat. Faktore hauek portaeraren zenbait agerpenen atzean daude: agresibitatea, portaera sexuala, portaera soziala, adimena, nortasun-arazoak, hizkuntza eta komunikazioa, etab.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q7155
  • Commonscat Multimedia: Ethology / Q7155

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX530930
  • BNF: 120499645 (data)
  • LCCN: sh85005162
  • NDL: 00561533
  • NKC: ph114495
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D005010
  • Wd Datuak: Q7155
  • Commonscat Multimedia: Ethology / Q7155


  • i
  • e
  • a
Biologia
Biologiaren
adarrak
Antolamendu
biologikoa
BiosferaEkosistemaBiozenosiaPopulazioa > Komunitatea >  Organismoa > Aparatu eta sistemak > Organo > Ehunak > ZelulakOrganuluaMolekula (Makromolekula, Biomolekula) > Atomoa
Biologiaren
oinarriak
Biologiaren
printzipioak
Moldaera  • Bizidun zaharrenak  • Funtzioa  • Jito genetikoa  • Gene fluxua  • Makroeboluzioa  • Mikroeboluzioa  • Mutazioa  • Hautespen naturala  • Espeziazioa
Biodibertsitatea  • Interakzio biologikoa  • Komunitateen ekologia  • Ekosistemen ekologia  • Habitata  • Nitxoa  • Populazioen ekologia  • Baliabide ekologikoak
Biologia
molekularra
Zelulen seinalizazioa  • Garapen biologia  • Epigenetika  • Erregulazio genetikoa  • Meiosia  • Mitosia  • Transkripzio osteko aldaketa
Kategoria Kategoria Atari Ataria