Eskuinaldea
- Artikulu hau Bizkaiko eskualdeari buruzkoa da; Parisko ingurua gaitzat duena beste hau da: «Eskuinaldea (Paris)»
Eskuinaldea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Goian eskuinaldean Eskuinaldea; behean kolore horiz, Eskuinaldea Bilbo Metropolitarraren barruan | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerriak | Erandio, Getxo eta Leioa |
Herri handiena | Getxo |
Geografia | |
Koordenatuak | |
Azalera | 38,16 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Eskuinaldea[1] (Eskuinaldeko euskaraz: Esko(i)alde, bizkaieraz: Eskumaldea) Bilboaldea eskualdeko azpieskualdea da, izenak berak dinoenez, Ibaizabalen eskuineko ibaiertzeko esparrua hartzen dauana. Bilbo eskuinaldea izena be hartzen dau.
Hurrengo hiru udalerriek osatzen dabe, Bizkaia osoko hamaika udalerririk populatuenen artean dagozanak: Getxo, Leioa eta Erandio. Azpieskualdeak gaur egun 130.000 biztanle baino gehiago batzen dauz, udalerririk populatuena Getxo izanda.
Eskuinaldeak harreman estua dau Uribe Kosta azpieskualdeagaz, historikoki Uribe Kostak Leioa udalerritik iparraldera eta Bilboko itsasadarretik ekialdera ebazan herriak hartzen ebazan-eta.
Mugakideak
Mugakide hauek ditu: iparraldera Kantauri itsasoa; ipar-ekialdera Uribe Kosta (Sopela, Berango, Urduliz, Laukiz); ekialde eta hego-ekialdera Txorierri (Loiu eta Sondika); hegoaldera Bilbo hiria, hego-mendebaldera Bilboko itsasadarra, eta haratago Ezkerraldea (Barakaldo, Sestao eta Portugalete); mendebaldera Abrako golkoa; eta ipar-mendebaldera Kantauri itsasoa.
Kantauri itsasoa | Kantauri itsasoa | Uribe Kosta (Sopela, Urduliz eta Laukiz) | ||
Abrako golkoa | Txorierri (Loiu) | |||
| ||||
Bilboko itsasadarra | Bilbo | Txorierri (Loiu eta Sondika) |
Udalerriak
Armarria | Udalerria | Alkatea | Alderdi Politikoa | Biztanleria (2016) | % Biztanleria | Lurraldea km² |
---|---|---|---|---|---|---|
Erandio | Joseba Goicouria Zarraga | EAJ | 23.906 | 18,05 | 17,56 | |
Getxo | Imanol Landa Jáuregi | EAJ | 77.759 | 58,70 | 12,00 | |
Leioa | Mª Carmen Urbieta González | EAJ | 30.793 | 23,25 | 8,60 | |
GUZTIRA | 132.458 | %100 | 38,16 km² |
Geografikoki Berango udalerria ere azpieskualde honi dagokion arren, udalerri hau Uribe Kosta azpieskualdearen parte da.
Kultura
Oso ezagunak dira eskualdean antolatzen diren hainbat jaialdi, alde batetik Nazioarteko Folk Jaialdia, Blues Jaialdia eta Komiki Azoka, eta bestetik Leioako Umore Azoka.
Kirolak
Eskuinaldean oso azpimarratzekoak dira Getxo R.T., estatu mailako txapelketa nagusian dabilen errugbi taldea, Getxoko Arenas futbol taldea, XX. mendeko hasieran onenekin lehiatzen zena, eta Erandioko Goierri auzoko sokatira taldea, maila gorenean dabilena.
Azpiegiturak
Garraioak
Errepideak
- N-637 Gurutzeta (Barakaldo)-Arrontegi zubia-Erletxe (Galdakao) errepidea
- BI-604 Bilbo-Erandio autobidea
- BI-628 Erandio-Sopela autobidea
- BI-647 Erandio-Leioa autobidea
- BI-711 Deustu-Areeta errepidea
- BI-735 Lutxana-Asua errepidea
- BI-735 BI-637 errepidearen alboko bideak (Leioa)
Trena
Euskal Trenbide Sarearen Lutxana-Sondika trenbideak Eskuinaldea zeharkatzen du, trenbide honetako bidaiarientzako garraio-zerbitzuak Euskotren Trenak ustiatzen dituela. Honek Lutxana-Sondika anezka zerbitzuaren bidez Erandioko Lutxana eta Asua auzoak Txorierriarekin lotzen ditu, Eskuinaldean Lutxana eta Zangroizko geltokiak daudela.
Metroa
Bilboko metroaren 1. lineak Etxebarri, Bilbo, Eskuinaldea eta Uribe Kosta zeharkatzen ditu, Eskuinaldean Lutxana, Erandio, Astrabudua, Leioa, Lamiako, Areeta, Gobela, Neguri, Aiboa, Algorta, Bidezabal eta Ibarbengoako geltokiak daudela.
Portua
Bilboko portuko Getxoko kaian gurutzaontzi terminala dago kokatuta.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren Onomastika Datutegia
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Hiruka.eus Uribe Kostako komunikazio taldea
- Datuak: Q555073