Eskapulario

Eskapulario monastikoa.
Deboziozko eskapularioa.

Kristautasunean, eskapularioa kristau kultu eta liturgiarako erabiltzen den objektu bat da, zehatzago sakramental bat.

Bi adiera ditu: jantzia izan daiteke, edo kutun bat.

Jantzia

Eskapulario monastikoa oihalezko zerrenda luzea da, erdian burua sartzeko zuloa duena eta gorputzaren aurrealde eta atzealde osoan luzatzen dena, sorbalden gainetik jantzirik, eta kristau ordena eta kongregazio batzuen jantzi erlijioso gisa janzten dena.

Kutun edo talismana

Deboziozko eskapularioa, berriz, soka batez loturiko bi irudi erlijiosok osaturiko objektua izendatzen du, elkarte erlijoso bateko kidetasuna edo debozioa adierazteko erabiltzen dena.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q866214
  • Commonscat Multimedia: Scapulars / Q866214

  • Identifikadoreak
  • NKC: ph521478
  • AAT: 300262902
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q866214
  • Commonscat Multimedia: Scapulars / Q866214


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.