El Lahun

Sesostris II.aren piramidea El Lahunen

El Lahun (arabieraz لاهون), El Fayum probintzian dagoen herrixka baten izena da, non Sesostris II.aren piramideak eta erregearen hil gurtzarako eraikinak eraiki zituzten langileen herrixkak osatutako multzoa dagoen, azken hau, piramidetik zortzirehun metrora, landatze eremuaren ertzean.

Piramidearen egitura, adobez eraiki zen, eta orain, bere hondakinak, oinarrian hareaz estalita daude. Eraikin batzuk, bota egin ziren, handik gertu trenbide bat eraiki zenean.

Hondar arkeologikoak

Tokia, Flinders Petriek industu zuen 1888 eta 1890 bitartean, eta, beranduago, 1914an; etxeko tresna eta objektu ugari aurkitu ziren, eta hau, garaiko bizitza maila on baten seinaletzat hartzen da. Herrian, Kahuneko papiroak deritzenak ere aurkitu ziren, mila zati inguru, lege, matematika eta medikuntzari buruzko gaietaz hitz egiten zutenak.

Egiptoko XIII. dinastiako eta Egiptoko Inperio Berriko finkatzeak daude, non, tokiko lurren aldarrikapenezko dokumentuak aurkitu ziren.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q56924
  • Commonscat Multimedia: El-Lahun / Q56924

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 131743728
  • BNF: 13492535n (data)
  • LCCN: no2008091458
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 22408
  • Wd Datuak: Q56924
  • Commonscat Multimedia: El-Lahun / Q56924