Dunfermline Athletic FC

Dunfermline Athletic Football Club
Ezizena(k)The Pars
Sorrera1885
Futbol zelaiaEast End Park
edukiera: 11.904 lagun
inaugurazioa: 1885
PresidenteaEskozia Bob Garmory
EntrenatzaileaEskozia Allan Johnston
LigaChampionship (2. maila)
2023-246.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Dunfermline Athletic Football Club Eskoziako futbol talde bat da, Dunfermline hirikoa. Eskoziako bi Kopa irabazi ditu.

Historia

1885ean sortu zen taldea, munduko zaharrenetakoa da. Talde apala izan da historian zehar eta garai onena 1960ko hamarkadan izan zuen, Eskoziako bi kopa irabazi baitzituen eta Europako txapelketetan ere aritu zen, tartean Bilboko Athletic-en aurka jokaturiko kanporaketa bat ere bai. Emaitzarik onena 1968-69ko Europako Errekopa izan zuen, final erdietara iritsi baitzen, baina gerora txapelduna izango zen ŠK Slovan Bratislavak kanporatu zuen etxean 1-1 egin eta Txekoslovakian 1-0 galdu ondoren. Garai hartako entrenatzaileak Jock Stein (1960-65), Willie Cunningham (1965-67) eta George Farm (1967-70) izan ziren.

Irabazitako txapelketak

Eskozian: 2

  • Eskoziako Liga (0): bosgarrena 2003an.
  • Eskoziako Kopa (2): 1961, 1968.
  • Eskoziako Ligako Kopa (0): finalista 1950, 1992 eta 2006an.

Nazioartean: 0

  • Europako Futbol Errekopa (0): final erdiak 1969an.

Jokalari ezagunak

  • Alex Ferguson
  • David Moyes

Euskal taldeen aurkako partidak

unfermlinek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1964-65 Ferien Kopa Final zortzirenak Athletic
Dunfermline
Athletic
1-0
1-0
2-1
Dunfermline
Athletic
Dunfermline

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q390256
  • Commonscat Multimedia: Dunfermline Athletic FC / Q390256

  • Wd Datuak: Q390256
  • Commonscat Multimedia: Dunfermline Athletic FC / Q390256