Dubrovnikeko harresiak

Dubrovnikeko harresiak
Old city (Dubrovnik)
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboa Dubrovnik-Neretva eskualdea
Town in CroatiaDubrovnik
Koordenatuak42°38′24″N 18°06′29″E / 42.64°N 18.108°E / 42.64; 18.108
Map
KudeatzaileaRagusako Errepublika
Arkitektura
Ondarea

Dubrovnikeko harresiak (kroazieraz: Dubrovačke gradske zidine) Dubrovnik hiriaren alde historikoa erabat inguratzen duten babes egitura sendoak dira. 1979tik aurrera hiriaren alde historikoa UNESCOren Gizateriaren Ondarea da.

Historia

VII. mendean Dubrovnik fundatu zenean harresiak eraiki zituen baina gaur egun dakusagun egitura XII. eta XVII. mendeen artean eraikitakoa da, batez ere 1319an Nicifor Ranjina arkitektoaren lanaren ondoren osatutakoa, aurreko harresiak egurrezkoak baitziren.

Egitura

Europako harresi handi eta osoenetarikoa du Dubrovnikek. Etenik ez duten 1.940 metroko luzerako harresiak dira, 25 metrotako altuera ere hartzen dutenak. Harresia gotortzeko hiru dorre zirkular, hamalau lauangeluar eta bost bastoi ere baditu, eta kaia zaintzeko San Joan gotorleku sendoa. 120 kainoi ere izan zituen eta lurrari begira dagoen zatian zanga batek inguratzen zuen harresia.

Iruditegia

  • Dubrovnik.
    Dubrovnik.
  • Lurreko harresiak.
    Lurreko harresiak.
  • San Joan gotorlekua.
    San Joan gotorlekua.
  • Minčeta dorrea.
    Minčeta dorrea.
  • San Laurendi gotorlekua.
    San Laurendi gotorlekua.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q931733
  • Commonscat Multimedia: City walls of Dubrovnik / Q931733

  • Wd Datuak: Q931733
  • Commonscat Multimedia: City walls of Dubrovnik / Q931733