Corniglia

Corniglia
frazionea
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Liguria
ProbintziaLa Speziako probintzia
Italiako udalerriVernazza
Posta kodea19010
Geografia
Koordenatuak44°07′11″N 9°42′31″E / 44.1197°N 9.7086°E / 44.1197; 9.7086
Map
Azalera2 km²
Altuera105 m
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0187
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00

Corniglia (ligurieraz: Corniggia) Italia iparraldeko La Speziako probintziako herri bat da, Liguria eskualdekoa. Hegoaldean duen Vernazza udalari dagokio. Cinque Terre eskualdeko bost herrietako bat da. 2016ko erroldaren arabera 150 biztanle ditu.

Geografia

Cinque Terreko bost herrien artean erdian dagoena da, itsasoaren mailan ez dagoen bakarra, muino baten gainean kokaturik baitago 100 metrotako altueran. Muinoaren hegoaldea itsasora jaisten den labar bertikala da, iparraldea aldiz mahastiak landaturiko terrazak ditu. Fieschi kalearen ertzetan luzatzen da herria.

Historia

Herriaren jatorria erromatarren garaian kokatzen da. Gens Cornelia familiaren lurrak ziren orduan. Erdi Aroan Lavagnako kondearena zen eta 1254an Inozentzio IV.a Aita Santuak Nicolò Fieschiri eman zion. 1276an Genovako Errepublikak eskuratu zuen eta gaztelu bat eraiki zuen, gaur egun geratzen ez dena. 1556an gotorleku berri bat eraiki zuten.

Ondasun nabarmenak

  • San Pedro eliza.
  • Gotorlekuaren aztarnak.
  • Manarola eta Corniglia arteko ibilbideak, azpikoa eta goikoa (Volastratik pasatzen dena).

Iruditegia

  • San Pedro eliza.
    San Pedro eliza.
  • Fieschi kale nagusia.
    Fieschi kale nagusia.
  • Cornigliako etxeak.
    Cornigliako etxeak.
  • Lardarina eskailerak, tren geltokira jeisteko.
    Lardarina eskailerak, tren geltokira jeisteko.
  • Manarola eta Corniglia arteko ibilbidea mahastien artean.
    Manarola eta Corniglia arteko ibilbidea mahastien artean.
  • Corniglia itsasotik ikusita.
    Corniglia itsasotik ikusita.


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q508135
  • Commonscat Multimedia: Corniglia / Q508135

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 245838594
  • GND: 4602369-0
  • Wd Datuak: Q508135
  • Commonscat Multimedia: Corniglia / Q508135


Cinque Terre eskualdea

Monterosso al Mare • Vernazza • Corniglia • ManarolaRiomaggiore